GURE ESKU DAGO

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Arizkorreta Arano (Gure Esku Dago Astigarraga) 2014ko mai. 24a, 02:00

Lehenik eta behin, GURE ESKU DAGO Astigarragako lan taldetik eskertu baino ez astigartar orori antolatu diren ekimenen aurrean izan duzuen jarrera baikor eta aktiboarengatik. Bai herritarrak osatutako argazki erraldoi bezain anitzean, bai eta herri jaialdian. Esan, gizakaterako izen ematea erritmo onean doala.
Hau esanda, ohar batzuk helarazi nahi dizkizuegu ekai-naren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen gizakatearen in­gu­­ruan. Jada jakingo duzuen bezala, gizakatea ez da Astiga­rra­gatik pasatzen, eta gizakatea eratze aldera, Euskal Herriko herri ezberdinei kilometro ez­berdinak osatzea egokitu zaigu, astigartarroi Uharte-Arakileko 102.KM alegia. Esan beharra dago, egun horretan gizakate erraldoi honen antolakuntzak dituen konplexutasunak medio eta trafiko arazoak ekiditeko asmoz, aholkua argi eta garbia dela, Uharte-Arakilerako bidaia autobusetan egitea. Beraz, me­troa erosi duzuenoi eta aurrerantzean erosi behar duzuenoi, tabernetan (Ikatza, Ekaitz eta Zipotzan) eta asteburuetan GURE ESKU DAGO  postuetan autobusetarako egokitu diren zerrendatan izen ematea aholkatzen dizuegu, guztion erosotasunerako. Autobusaren balioa 10 eurokoa izango da, Joseba Barandiaran plazatik irtengo da goizeko 09:00etan eta buelta arratsaldeko 18:00etan izango da. Aipatu, gizakatea eguerdian bada ere, ondoren Arbizun ekitaldia eta egun osoko jaia izango dugula, Kilometroaken an­tzerakoa, horregatik izango da buelta arratseko 18:00etan.  
Besterik gabe animatu, ondokoa, bizilaguna, laguna... zirikatu, kontatu, azaldu, esan zer egitera goazen erabakitze eskubidearen alde, erakutsi hemen Astigarragan egiten ari garena, beste herrietan egiten ari direna... Prestatu zure ogitartekoak, fianbreak, motxilak... eta goazen Uharte-Ara­kilera, ekainaren 8an. Era­bakitze eskubidea aldarrika­tzeaz gain, baietz ondo pasatu.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!