Erretiroa

Erabiltzailearen aurpegia Mari Fe Lucas Moral 2014ko mai. 23a, 02:00

45 urte Mari Fe arrandegian pasa ondoren, iritsi da agur esateko momentua hainbeste urtetan nire lanbidea izan denari, eta egindako ahaleginaren ondoren, nire pasioa ere izan den honi.
Pozez betetako 45 urte izan dira, baina sakrifizio eta ahalegin haundiak ere egin ditut, eta bide hori egiteko ez naiz bakarrik egon. Bidean lagundu didate eta ezagutu ditut pertsona oso onak. Hauek beti izango dira nere bizitzako parte, nahiz eta, bide luze guztietan gerta­tzen den moduan, galera garran­tzitsuak ere izan ditugun.
Pertsona hauei guztiei eskerrak eman nahi dizkiet urte hauetan guztietan erakutsitako prestutasuna, konfiantza, leialtasuna eta la­gun­tasunagatik. Hori da goizero arrandegia irekitzen lagundu didana onena eskaini ahal izateko. Espero dut horrekin zuen bizitza zapore­tsuago egiten lagundu izana. Hemendik aurrera, berdin egiten jarraitu ahal izatea espero dut bizilagun mo­duan; orain, mantalik gabe.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!