Euskal Herria libre Europa libre batean

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arrieta Iraola 2014ko mai. 20a, 02:00

Maiatzaren 25ean Euskal He­rriaren ahotsa Europa osora zabaltzeko aukera izango du­gu. Askatasuna nahi duen herri batek ezin du aukera hori alperrik galtzen utzi. Orain dela hilabete gutxi ba­tzuk, Europako epaitegiek Parot doktrina bertan behera utzi zutenean asko jabetu ginen zein garrantzitsua den Euro­pako borroka eremua. Egun,  dispertsioaren 25. ur­te­muga betetzen denean aukera dugu dispertsioaren aurkako borroka Europara eramateko.
Europako mugak ikutuezinak direla esaten digutenean bidelagun ugari ditugu baieztapen hori ukatzeko. Gure lagun kataluniar, galego, eskoziar eta  irlandarrekin batera erakusten ari gara Europa, edo herri libreekin eraikitzen da edo ez da Eu­ropa libre izango.
Batzuk, kapitala, enpresario eta bankuen Europan eroso sentitzen dira. Guk aldiz Europan izan nahi dugu andaluziar eta ka­nariar langileekin  borrokan aritzeko. Guk greziar, portugaldar edo italiar langileekin aliantzak eraiki nahi ditugu. Guk Alemaniako ezker mugimenduekin Berlineko ka­le­ak zeharkatu nahi ditugu An­gela Merkel eta Troika pikutara bidaltzeko.
Herrien eta herritarren Eu­ropa eraikitzea posible da, helburu horrekin, Euskal Herritik egin daitekeen apostu sendoena Euskal Herria Bildu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!