Hernani ez zen 1014an sortu

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arrieta Iraola 2014ko mar. 25a, 01:00

Zertara dator hau? Galdera ulergarria da. Erantzuna da, 2014garren urtean gaudela eta beldur garela ez ote garen entzuten hasiko, Hernaniren milurtekoa betetzen dela eta abar…
Gauza da, badagoela Erdi Aroko dokumentu bat 1014­ urtekoa. Bertan aipa­tzen da Antiguoko San Se­bastian monastegiaren fundazioa, Her­naniko bailararen mu­gan: latinez in finibus Ernani ad litus maris mo­nas­terium quod dicitur San­cti Sebastián. Lehenik eta behin esan, dokumentu hori faltsifikazioa dela. Aztertu duten historialarien esanetan,   dexente beranduago idatzi zen (1150 urte inguruan) eta helburua zen Nafarroako elizaren in­teres ekonomiko ba­tzuk justifikatzea.
 Hala ere,  dokumentu horrek garrantzi historiko handia du, azken finean, faltsifikazio batek sinesgarria izateko errealitatearen nolabaiteko islada  izan behar duelako. Adierazten digu XI. mendearen bueltan bazegoela bailara edo leku bat – kontuz! ez herri bat, ez hiribildua- dagoeneko Her­nani izena zuena.
Beti da ona  gure historia hobeto ezagutzea, hori bai,  modu zientifikoan eta mitifikaziorik gabe.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!