Kopagoaren erruz ordaindutakoa itzultzea

Erabiltzailearen aurpegia Jon Oñate Lizarraldea (DUINTASUNA ELKARTEA) 2014ko mar. 23a, 01:00

18.000 euroko pentsioa baino txikiagoa duten pentsiodun eta erretiratuek eskatu dezakete dirua itzultzeko; 2013ko uztailetik aurrera, kopagoa ezarri zenetik aurrera, botikengatik ordaindutako di­rua, alegia.
Horretarako, eskaera orri bat bete behar dute, anbulatorioetan eskatu dezaketena, eta onuradun bakoitzak dagokion anbulatorioan entregatu behar du gero betetako eskaera orria.
Eskaerak egiteko epea 2014ko ekainean bukatuko da, baina gomendatzen da eskaerak egiten lehenbailehen hastea.
Eusko Jaurlaritzak dio 500.000 pertsonen artean 50.000 bakarrik direla dirua itzultzeko eskaera egin dutenak.
Horren aurrean, jubilatu edo pentsiodun hori, oraindik ez baduzu eskaera egin, eskatu nahi dizugu anbulatoriora joateko eta eskaera orria bete eta entregatzeko, zure dirua itzul diezazuten.
Eskatu zurea dena!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!