Batzutan zaila izaten da emakume izatea

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Lamuedra Calo 2014ko mar. 16a, 01:00

Batzutan zaila izaten da emakume izatea...

Irribarrak bukatu eta kajoi guz­tietan begiratu arren besterik aurkitzen ez duzunean. Ispiluak zeharka begiratzen zaituenean eta zure gorputza sekula ez dela nahi adina ederra izango ulertzen duzunean. Etxerako bueltan, ume­ak eskolan jaso eta gero, mentalki txosten bat idazten saiatzen zarenean, etxe on­doko supermerkatuan erosketa bizkorra egiten duzun aldi berean, umeen arteko borrokaren soinu banda is­kan­­bilatsuegia ixilarazten saia­tzen zaren bitartean eta telefonoari erantzuten, eta kartera lehenbailehen aurki­tzen, korrika batean dendatik aldegiteko, ez diezazuten bes­te behin isun bat jarri.  
BATZUTAN OSO ESTRESANTEA DA EMAKUMEA IZATEA. ETA KONPLIKATUA.
Zeren eta Autonomiarako bi­dean ilea korapilatu egiten da, azkazalak apurtzen dira eta permanente izateari uz­ten diote. Zeren eta takoiak ez dute jauziari ekiteko behar adina oinarri eskaintzen.
BATZUTAN, ESAN DEZAGUN, EZINEZKOA IZATEN DA EMAKUMEA IZATEA.
Emakumea izan eta Ederra izatea gauza bera direnean. Emakumea izan eta Ama izatea gauza bera direnean. Ema­kumea izan eta Maita­ga­rria izatea gauza bera direnean. Emakumea izan eta Lan­gilea izatea, piezak etengabean gehitzen dituen puzzlea denean. Non piezak askotan ez duten enkajatzen, nahiz eta lan kontziliazio eta ahalegin askorekin  mozten dituzun. Buru-hausgarri batean bihurtzen den errealidade bat, non  irartzagailuaren txirrina, umearen negarrarekin nahasten zaizun. Eta umearen negarra lantegiaren sirenarekin. Eta lantegiaren sirena labearen alarmarekin. Eta labearen alarma zure alarma sekretuekin. Eta zure alarma eta pentsamenduak diren horiek gainontzekoen alarma eta pentsamenduekin.
BATZUTAN ZAILA IZATEN DA EMAKUMEA IZATEA.
Eta askotan neketsua da. Eta maizegi aspergarria izaten da emakumea izatea, izugarri aspergarria.
Gutxienez, batzutan, ez da horren zaila izaten Emaku­mea izatea. Erraza baizik. Esker onekoa. Eta oso ederra. Leuna eta finkoa den doinua. Pribilegio bat.
Antzinako sustrai baten ke­mena duen zerbait. Mendi baten begirada lasaia, zeinetan hamaika paisaia oraindik haus­nartzeko  dauden.

Itziar Lamuedra Calo

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!