Martxoak 7ko Kronikan irakurritako albiste batek erabat harritua utzi nau, Oinarrizko mekanika ikastaroa, emakumeentzat.
Izenburuak bakarrik dena esaten du. Oso ondo iruditzen zait oinarrizko mekanika ikastaro bat eskaintzea, baina zergatik emakumeei zuzendua bakarrik? Noiztik bermatzen da gizonezkoek hau badakitela eta emakumeek bakarrik behar dugula ikastaroa? Emakume naizen aldetik iraingarria iruditu zait. Hernaniko Udalari ikastaroa birplantea dezan eskatzen diot.