2014ko urtarrilean udaletxean egin zen Plenoan, zuzendaritza honek urteko balantzearen berri eman zuen, aurretik sozioen aurrean idatzia eta irakurria izan zena. Zuzendaritzak eskertzen du sozioen asistentzia.
Honakoa, idatziaren laburpena da eta sozio guztiei zuzendua da, salbuespenik gabe.
1.- Gure egoitzako konbibentzia sozio guztientzako berdina izatea nahi dugu, uste dugu denok dauzkagula obligazio berdinak eta ez dugu utzi behar betiko tontoek besteek baino obligazio gehiago izatea. Hitzak esaten duen bezala, gure egoitza da, helduentzako jolaserako lekua eta denok halaxe garenez, denok inplikatu behar gara, gauzek ondo funtzionatu dezaten eta konbibentzia ona izan dadin.
2.- Argi esan behar da, konbibentzia ona egiten dela, kalean txutxumutxuka aritu gabe eta esan behar ez diren gauzak esan gabe. Izan ere, horrelako kontuekin gaizki ulertuak sortzen dira. Galtzaurren, irekita gaude edozein elkarrizketa edo aklarazio egiteko, hala nahi dutenentzat. Baita ere, irekita gaude kontsejuak jasotzeko.
3.- Denok ez gara berdinak, baina jolaserako leku berdina konpartitzen dugu eta inportantea da ez banatzea edo elkarri ez gaizki begiratzea, diskusio txikiak tarteko; ez baitakigu noiz izango dugun ondokoaren beharra.
4.- Aurtengo urtean, gure ekintza eta eskursioekin jarraituko dugu aurreko urteetan bezala, baina kontuan izan behar dugu aldaketak egon daitezkeela, bizitzan bezala. Bizitza garestitzen bada, prezioak ere moldatu egin behar dira, ezin dira mantendu orain arte bezala, gure erritmoarekin jarraitu nahi badugu. Horregatik eta beste arrazoi batzuengatik ari gara aldaketa batzuk egiten, dakizuen bezala.
5.- Bukatzeko, zorioneko egoitza da gurea, Astigarragan. Udalaren babesa dugu, eta probintziako egoitza askotan gaizki ari dira pasatzen. Baina ez dute amore ematen. Guk umorez jarraitu behar dugu eta gehiago inplikatu behar gara. Hau aurrera doa, eta aldaketa batzuk egiten ari gara egoitza barruan. Hobekuntzak egiten ari gara segurtasun eta erosotasunerako. Onena nahi dugu egoitzarentzat eta sozioentzat. Kontuan izan behar dugu hobekuntza guztietarako dirua behar dela eta horretan gabiltza, lagundu gaitzakeenari eskatuz. Kasu honetan, Udalari. Gure kontura egin ditugu hainbat gauza, baina gastuak mugatuta dauzkagu. Ez litzateke zentzuzkoa sozio guztien gozamenerako daukaguna gastatzea.