Urumea ibaiaz gain, Hernanitik ibai txiki asko pasatzen dira. Konkretuki bi aipatuko ditut jarraian. Bat, Iturmenditik Sagastialdeko haurreskola atzeraino dijoana. Tristura ematen dit begibistara geratzen den zati eskasa hain zikina egoteak: plastikoak, porexpana, edari-ontziak…
Bestea Txillida pasealekutik Antziolako karreterara dijoa. Euri asko egiten duenean ibaia erraz antzeman liteke; gainontzeko egunetan ordea, zaborra besterik ez da ikusten. Ibaia baino gehiago, zaborra biltzeko gune bat ematen du.
Bi ibai hauek garbitzea espero dut, eta behar izanez gero, laguntzeko prest nago. Eskerrik asko.