Herriari bizkarra ematen jarraitzen dute

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz, EAJko bozeramailea 2014ko mar. 18a, 01:00

Zero Zaborreko kideek Atez Atekoa goraipatzen badute ere, zaborra biltzeko sistema ho­nek jarraitzen du izaten zikina, gogaikarria eta, batez ere, ga­restia. Bosgarren kontenedorea baino askoz ere garestiagoa da (Sasietako Mankomu­ni­tateko Teknikoek diote 6,5 aldiz garestiagoa dela). Infor­me be­re­­an esaten da hondakinak antzekoak direla, zabor bilketarako sistema Atez Ate­koa izan edo bosgarren kontenedorea izan. Datu tekniko hauek ez dira publikoak.
Gainera, Atez Atekoaren emaitzengatik harro sentitzen direnei gogorarazi nahi dizkiet bi gauza Atez Atekoaren inguru guztia zapuzten dutenak: lehenengo, zabor turismoak jarraitu egiten duela (2010ean Her­naniko %40 desagertu zen), eta bigarren, Garbitania, Herna­ni­ko zaborra biltzen duen enpresa, sortu zela Ezker Abertzaleak gobernatutako udalerriengatik, eta bere gobernu organoetan Bilduko karguak bakarrik daudela. Gaur, datu batzuk es­ka­tu genituenetik urtebete bai­no gehiago pasa denean, ez zaiz­kigu iritsi. Gora gardentasuna, parte hartzea eta BLA, BLA, BLA.
Bestalde, Gipuzkoako Hiri Hondakinak kudeatzeko Plan Integrala ez betetzeko Bilduren jarrera dela-eta, eta harrobi edo kobazuloetan zabortegi berriak irekitzeko proposamena dela-eta, Hernaniko EAJk eskatu zuen Plenora eramandako mozio baten bidez, Her­naniko harrobi eta kobazuloek ez daitezela erabili zabortegi moduan. Bilduk ez zuen mozioa babestu, eta gaur, gehiengo osoa duenez, edozein momentutan gaitu di­tzake gure herriko harrobia eta kobak, zabortegi kate berri horren parte izan daitezen, be­ren planaren arabera Gipuzkoa osoan ireki behar baitira horrelakoak.
Hainbat herritako Atez Atekoaren ezarpen-inposizioari dagokionez, argi dago ez dela kontuan izan herriaren iritzia. Atez Atekoaren lakra hau sufritu eta ordaindu behar duten 150.000 gipuzkoar daude, azaldu dutenak gutxienez erreferendum bat nahi dutela. Go­gorarazi behar dut Hernanin 6.000 firmatik gora zakarretara bota zirela. Gauza bera gerta­tzen da beste herrietako erreferendum eta firma bilketekin.
Bilduren edo PPren gehiengo absolutuek erakutsi dute balio dietela herritarren eskariak za­paltzeko eta horrekin harro agertzeko.
Azkenik, galdera pare bat egin nahi dizkiet hernaniar guztiei gure alkateak Indiara egindako bidaiatxoa dela-eta, prozesu partehartzaileak nolakoak diren ikusteko. Ez al da oso aitzakia xelebrea lagunekin jornada ludiko-festiboak antolatzeko? Ez al litzateke ikasi behar gertuen ditugun demokrazia garatuetatik, zeintzuetara gerturatu behar genukeen?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!