Gaurko plenoan, 2014-2-25, egiaz lekuz kanpo geratu naiz zenbait hernaniarren eta gobernu taldearen jarrera ikusita, zinegotzi batek dimititu ostean, ez hiru urtez legez kanpokoa den zerbait egin delako, baizik eta bere senarraren enpresa kontratatzen jarraitu ahal izateko.
Nola liteke gaiztoetako bat ni izatea, legez kanpokoa den zerbait salatzeagatik eta gehiago, orain dela bi urte baino gehiago neuk jakinarazi nionean zinegotzi horri berari ziurtatu zezala ea legezkoa zen bere senarraren enpresa kontratatzea? Nola liteke guri aurpegiratzea "zinegotziari eta bere familiari egin zaion mina", orain dela bi urte baino gehiago zorigaitz hau ekidin nahi izan nuenean? Gobernu talde honek eta plenora azaldu diren herritarrek uste dute isildu egin behar genuela? Uste dut pertsona bakoitzak bere ardurak asumitu behar dituela, eta nik 2011n egin nuen pertsona normal guztiek egingo zuketena, arazo bat ekiditen saiatu. Egun horretatik aurrera ardura ez da nirea. Errazena da aurrean duzunari errua botatzea, eta gehiago, zuri oihuka ari direnean, baina nik kontzientzia lasai daukat. Zinegotzi gisara eta herritar gisara eskatzen dut politiko guztiek bete dezatela legea eta egiten ez badute, alde egin dezatela. Horregatik guztiarengatik eta legea ez ezagutzeak ez betetzeko eskubiderik ematen ez duelako, EAJ-PNVk eskatzen dugu dimititu dezatela zinegotzien ordezkariak, Zerbitzu Publikoetako batzordeko lehendakariak eta Ongintza Patronatuko lehendakariak, eurak baitira azken bi urte eta erdian egin diren legez kanpoko kontratazioen ardura daukatenak.