Kontratazio ilegalen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz (EAJ) eta Iñaki Arratibel (H1!) 2014ko mar. 3a, 01:00

Zerbait gaizki, oso gaizki dabil, erakunde publikoak goberna­tzen dituzten herritarren or­dez­kariak nik ez nekien leloaren atzean ezkutatzen direnean. Gizarte aurreratu eta de­mokratiko batean, legea bete behar duten lehenengoak dira kargu publikoak dituztenak. Edo ordenantza, dekretu, lege edo dena delakoa betetzen ez duen hernaniarrak esan dezake ez zekiela, eta horrela, isunik ez jaso? Edo pribilegio hori Bilduko zinegotziena da?


H1!-en uste dugu penagarria eta lotsagarria dela Bilduk emandako erantzuna kontratazio ilegalen kontuari. Orain Bildu deseroso sentitu da oposizioak publiko egin dituelako kontratazio ilegalak. Deseroso dago hernaniarrak in­formatu ditugulako. Ezin da lo­tsa­ga­bekeria haundiagoz jo­ka­tu. Alkateak dio ez dagoela ardura politikorik, zinegotziak dimititu egin du bateraezintasuna puskatzeko, eta, ondori­oz, enpresak udaletxearentzako lanean jarraitu ahal izateko.

Behin eta berriro, 3 urtetan zehar, errepikatu diren kontratazio ilegalen ardura politikoa saihesteko ezjakintasunaren atzean ezkutatzea ez da ulergarria hernaniar gehienentzat. Asier San Emeterio eta Luis Intxauspe Zerbitzu Publikoetako arduradunak eta Gloria Mendinueta Ongintza Patronatuko arduradunak Uralde Iturgintza SL enpresa kontratatu dute legeak debekatzen zuenean. Enpresak 80.000 euro fakturatu ditu modu ilegalean eta beraiek dira arduradunak. Ezjakin­tasuna ez da aitzakia.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu kasu honetan badirela kaltetuak. Kontratatu ez ziren enpresak eta, beraz, udaletxearentzako modu legalean lan egin ezin izan dutenak. Eta horren ardura norbaitek hartu behar du.

Andoni Amonarraiz Gómez (EAJko bozeramailea) eta Iñaki Arratibel Olaziregi (H1!eko bozeramailea)

*erredakzioan euskeratua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!