HERNANIKO HERRIARI

Erabiltzailearen aurpegia Idurre Conde Santa Cruz eta Udal Gobernu Taldea 2014ko mar. 2a, 01:00

Azken aste honetan udalean gertatutakoaren inguruan hernaniarrek izan duzuen portaera eredugarria izan da benetan. Mila esker gure hu­tsuneak ditugula ulertu duzuelako. Mila esker erabakiak hartzen laguntzeagatik eta hartutako erabakiei emandako babesagatik.
Egia da, bateraezintasun bat egon da Udaletxean. Oposizioaren lanari esker izan dugu honen berri, hori baita beren lana. Hala ere, bateraezintasun honen inguruan egin duten erabilera guztiz desproportzionatua, manipulatzailea eta bortitza izan da. Mingarria eta iraingarria. Eta ez dugu uste beharrezkoa zenik horrelako adierazpen eta jarrerarik guk arduraz jokatzeko.
Udal Gobernuak egindako akatsari ardura politikoz erantzun diogu, zinegotzi baten dimisioarekin. Gaia ondo aztertuta hartu ditugu erabakiak, dagoeneko bateraezintasunik ez dago. Gai honen inguruan gure ardura onartu dugu eta auzia bukatutzat eman dugu.
Herritarrei babesa eta adierazpenak eskertuz, eta eman diguzuen konfiantzarekin, arduraz lanean jarraitzeko gogotsu gaudela adierazi nahi dizuegu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!