Espero genituen mota honetako deklarazioak. Bozken abstentzioen abstrakzio osoa kapitalizatzea oker haundia da politikan, ez baldin bada jendea manipulatzeko intentzioarekin egina izan. Eta hori, are eta okerrago. Ez dut esango ‘lan eta gizarte gaietaz arduratuago’ ez dagoenik jendea, badira-eta, baina gutxiesten ari zarete abertzaleak. Badakizue desaktibatuta, desmotibatuta edota intsumisioan murgilduta dagoela Euskal Herria. Hain ziur zaudete, non, erabaki eskubidearen kontsultari baimena eman diozue. Ondo dakizue zuentzat benetan arriskutsuak izan daitezkeen gaietan (edo benetan serio planteatzen direnetan) traba eta larrialdi guztiak martxan jartzen (adibide xinple gisa AHTaren herri galdeketan eta Aramaioko alkate gizajoak bizitakoa, Udalbiltzaren udal-elkartasun sare demokratikoa…).
Alderdi politiko guztiek ere badakite abertzaleen indar potentzial horren berri, eta hausteskundeak datozenean horretara hurbiltzen saiatzen dira ikurriñak atereaz, euskeraz hitz eginez, independentzia ohiukatuz batzuk… Bestelako bozkak nahi dituztenean ordea, gure herrian bertan existituko ez bagina bezela, bizkarra emanaz.
Ba bueno, hor konpon esan beharko; hor, bozken abstenzio horretan izango da espainolisten beldurrik haundiena, abertzaletasuna izkutuan, proiektu/ideia/estrategia serio batek giltza noiz irekiko, edota gertakari batek katalizadore efektua egin arte.
Agur bat.