Umeak ginen, gehiengoaren araua ikasi genuenean. Horren arabera, erabaki bat hartzerakoan, kontuan hartu behar da kide gehienen babesa jasotzen duen aukera.
Beranduago, demokraziaz hitz egin ziguten, eta hor datoz arazoak, gehiengoak ez baitira beti izaten demokratikoak, eta azalduko dut.
Demokraziak eskatzen du muga batzuk errespetatzea, eta ondorioz, gehiengoek muga horiek errespetatzen ez dituztenean, adibidez, legea, erabakiek ez dute balio, demokrazian.
Beste adibide bat: gu lauok (gehiengoak), erabaki dugu Pepitok ekarri duen bokadilloa jango dugula, berari bat ere eman gabe.
Gehiengoak ahotsa izan du, baina demokraziak eskatzen du muga batzuk betetzea, gehiengoaren arauak kontuan hartzen ez dituena. Errespetatu behar dugu bokadilloa Pepitorena dela, eskubidea duela, eta ez dio axola gu lau izatea eta bera bakarra. Gehiengoa bai, baina demokrazia EZ.
Bizilagunok atsedenerako eskubidea badaukagu, gehiengoak ezin digu ukatu.
Legeak badio tabernek leihoak itxi behar dituztela, edo aforo mugatua dutela, gehiengoak errespetatu egin beharko du.
Herriburgerrek gainontzeko ostalariek bezala, itxi egin behar badute, hala egin beharko dute.
Botilak, edalontziak eta abar lurrera botatzea debekatzen badigute, 200 euroko isunen bidez, bakoitzak jakingo du zer egin.
Badakigu zein arrisku dugun, gaizki aparkatzean, txakurrak kontrolatzen ez baditugu edo alkoholarekin pasa egiten bagara.
Argi dagoena da GUZTIA BALEKOA DEN LEGERIK GABEKO HIRIA izena irabazi duen egoera honi buelta emateak ez duela denen babesa jasoko, eta ez dela lortzen erraza, baina argi dago ez dagoela beste erremediorik.