Ana Velez Del Valle eta Aitor Aiestaran Trevijano, Ernai eta Denak ala Inor Ez antolakundeen izenean
2017ko Martxoaren 28tik 31ra bitartean, Madrilgo Audientzia Nazionalak gure herritar diren Beinat Aginagalde eta Joanes Larretxea epaituko ditu, guztiz antzeztua izango den zirko judizial-mediatiko baten barruan.
Egoera hau, ETA antolakundeak behin betiko bere ekintza armatuen amaiera iragarri eta sei urtera ematen da, espainiar eta frantziar gobernuak Euskal Herrian normalizazio politikorako tresnak planteatu beharrean, gerra estrategia elikatu besterik ez duenean egiten, Euskal jendarteari hitza eta erabakia ukatuz, langileria prekarietatera behin betiko behartu nahiaz, militanteak espetxeratu eta kartzela zigor amaigabeetara kondenatuz…
Honen guztiaren baitan kokatzen dugu gure herrikideen kontrako epaiketa politiko hau, eta ohar hau baliatu nahi dugu gure babes eta elkartasun guztia adierazteko, eta argi uzteko gazteok borrokan jarraituko dugula, oztopo guztien gainetik preso eta iheslari guztiak kalean izan arte.
Eutsi gogor Beinat eta Joanes!
Gazte borrokaz, preso eta iheslariak etxera!