Atzo 15 urte. 15 urte pertsona gaizto horiek Zikuñagako errepide erdian lurrera bota eta beraiekin eman zintuztela, aste luze bat komunikatu ezinik utziz. Jipoitua eta iraindua izan zinen aste luze hori. Jende guztia ezer jakinean zegoela... 15 urte amets gaizto hau hasi zenetik. Orain, sufrimendu, tristura... gordetzen dituzten 4 hormen artean pasatzen dituzu eguneko ia ordu guztiak. Hemendik urrun, ia 570kmra. Azken finean, hainbeste kilometro egiteak pena merezi du, nahiz eta ordu terdi edo 40 minutu eduki zu ikusteko. Nola azaldu dezakegu barruko desio hori? Behin han egonda, kontrolak pasa eta korrika gure txokoa hartzera joateko momentua. Hori eginda, hortik 5 minutura metalezko ate hura ireki eta zu agertzea, kaska motx, bizar edo bizarrik gabe eta askotan eramaten duzun baserritarren txapel horrekin, Euskal preso eta iheslariak etxera daukan ikur horrekin. Bisita horiek oso motxak egiten dira. Denbora laburregia, maite dugun pertsonaz disfrutatzen uzten ez duen denbora hori. Denbora gehiago uzteko eskatu eta ezetz. Deiak badaudela esanez. Bai, badaude. Baina 5 minutu eskas horiek ez dira nahikoak. Dei horietan; Zer moduz?, Ze eguraldi dago?, Bisita noiz? Horrelako galderek dei guztiak jaten dituzte eta bukaeran, 10 segundu bakarrik geratzen direnean, korrika eta presaka esaten dituzun hitz horiek, asko balio dute, beti bihotzaren erdian geratzen zaizkizunak eta askotan, herrimina adierazten dutenak. Esan nahi dizuguna, bi hitzetan laburtzen da; maite zaitugu. Bai nik, bai familiak, lagunak... Hemen egongo gara, zure borrokaren bidaian bat egiten eta borroka honen azkeneko egunaren zain. Urte hauetan egin ditugun Martindegiko aipamenak, Onddiko eta Tilosetako argazki, irteera, omenaldiak... ez dira hutsaren hurrengoak izango. ... Oraindik gelditzen zaizkigunak, baina zin egiten dizugu ez garela geratuko hainbeste amesten dugun egun horretara iritsi arte. Bihotz-bihotzez.