Eguneroko ibiltariek, Institutuko obrak direla eta, Santa Barbara bideko lakura iristeko errepidea itxita aurkitu dute Alberrotik gora. Institutuko sarrera nagusitik dijoan, eta niretzako ohikoa den beste bide bat saihestu behar izan dute.
Urteak dira Udalari, behin eta berriz, bide hau txukuntzeko luzatu dizkiodan erreklamazioak. Baina, gaur arte, berdin jarraitzen dut erantzunik jaso gabe zain eta zain. «Oso deserosoa, arriskutsua eta loitsua da euriaren eraginez». Horrela mintzo zen egun hauetan topatu dudan jendea.
Honela, berriz eskertuko nuke alkate jaunak behingoz ‘leiho’ hau erabiliko balu erantzuteko, edo adierazpenen bat egiteko. Eta bidea dijoan lur zati hori pribatua baldin bada negoziatu jabearekin. Eta publikoa baldin bada, nahikoa da!
Txotx garaian sortzen den zikinkeriagaitik ere, ongi legoke adierazpen bat edo neurriren bat hartzea. Batik bat umeak elkartzen diren eremuetan, Tilosetan bezala. Larritasunak jota frontoi atzeko ate ondoan dagoen pareta pixez josita uzten dute eta sortzen den pixa arrastoa, tuneletik Plazaraino iristen da.
Berri gehiago jakiteko asmoz, orain egun gutxi Gironako udaletxera deitu nuen, jakinik otsailak 6, 7 eta 8an ‘Foro Internacional de Gestión de Residuos Municipales Waste in Progress Fira de Girona’ antolatu zela.
Informazioa Hernaniko alkateari eskatzeko esan zidaten, bertan egon baitzen talde batekin. Prentsan ez dut inolako informaziorik aurkitu horren inguruan, eta hirugarrengoz eskatuko nioke alkate jaunari adierazpen bat egin dezan bertan esan zenaren inguruan. Gaurkoz, hirugarrengo eskaera honekin amaitzen dut.
Iulen Lizaso Aldalur