Beste zer edo zer pensatzen dutenen aurrean argitu nahi dugu, ez dugula eskatzen tabernen itxierarik, ezta udal garbiketa zerbitzuak eta garraioa indartzerik, ez eta udaltzaingoaren edo beste segurtasun indarren zerbitzua sendotzerik.
Ez dugu nahi ezta, asanblada feministak bere ondoeza erakustea Hernaniko Txotx denboraldian, ezta bizilagunek atsedena ez edukitzea, ezta gure hiri altzariak kalterik jasatea, ezta gure kotxeetako ispiluak puskatzea, ezta pertsianak eta saltokietako erakusleihorik babestu beharra modu berezian ekitaldi bat antolatzen den bakoitzeko.
Hiritar bezala kontsekuente gara eta santzio edo isunak ordaintzen ditugu aparkamentu edo animalien kontrol arauak betetzen ez ditugunean.
Guk lasaitasuna eta arauekiko errespetoa eskatzen dugu, bizilagunen atsedenerako eskubidea eta dibertsioarekin oreka egotea etxebizitzek balioa galdu ez dezaten.
Eta horretarako, gogorazi nahi diogu Udalari, 4/1995 arauak esaten duela, kontrol eta eskuduntza ikuskatzailea udal autoritateei dagokiela, baita isunen ipintzea.
Araudiaren arabera ezin da bide publikoa zikindu eta debekatua geratzen da: botilak, botilatxoak, edalontziak botatzea bide publikora. Araudi hori urratzeak 200 euroko isuna aurreikusten du.
Herritarrei isunak jartzen dizkigute gaizki aparkatzeagatik, animalien kontrol arauak ez betetzeagatik....., eta bitartean Hernanira etortzen diren gonbidatuak beraien herritan egiten ez dituztenak egitera etortzen direnak, ezer gertatu ez balitz bezala joango dira herria nazka ematen duela utziz?
Kanpotik etortzen direnei arauak ez zaizkie betearazten eta hernaniarren eskubideak ez dira betetzen eta gainera zigortu egiten dira? Ez dugu ulertzen.
Eskatzen duguna da emakumeekiko errespetoa, dibertsioa eta atsedenaren arteko oreka eta Hernanik inoiz galdu behar ez zuen izen ona berreskuratzea. Eta horretarako Udalak, legez dagozkion kontrol eta zaintza funtzioak bete behar ditu.