Udalerriko Orain Hernani taldeko bozeramaile bezala, eta orain dela gutxi argitaratu diren artikulo batzuengatik, hurrengo ohar honetan demokraziarekin zerikusia duten alderdi batzuk azaldu nahi nituzke, jakinak diren arren, noizean behin errepikatzea ez dagoelako lekuz kanpo.
Udalerriko arau onartu da alkatea, udalerri honen irudakapenaren funtzio lanetan dagoen bitartean, eusten dion partidu politikotik aldentzea, guztion alkate bihurtzeko. Honekin esan nahi dut biztanleriaren ahots ezberdinak entzun beharko lituzkeela, eta komisio irekietan parte hartzea. Bi hitzetan, partehartzea eta transparentzia.
Udalerriko erabakiak pertsonen eskubideetan biratu beharko lirateke eta ez bezeria sortzeko neurriekin. Ulertu behar da Udalerriko Korporazioa gure herrian bizi, lan egin edo herritik igarotzen diren pertsonen zerbitzura egon behar dutela, tratu eta aukeretan berdintasuna egonda. Eta batzuetan, gehien behar duten pertsonak intentsitate handiagoarekin defendatzea.
Nahitaezko ehun egunak pasa ondoren, agindutakoa ez da betetzen ari. Argumentuekin nabarmendu eta ez komisio ezberdinek oposizioan zer leku hartzen duten azalduz. Gure kritikak beti izango dira politikoak eta errespetuz egindakoak. Horregatik, aldi berean, erantzuk politiko eta errespetuz beteak espero ditugu.
Azkenik, gure barne gatazkei buruzko aipamenak lekuz kanpo daudela uste dugu. Klase eta elegantzia gehiago erakutsi behar da, eta zurrumurruei joera gutxiago.