Gure lan jarduerari bukaera emateko unea iritsi da; apirilaren 1etik aurrera, Zinko Enea kioskoa itxi egingo dugu. Gure bezeroei arreta eta zerbitzua eman diegu ia 50 urteetan, eta saiatu gara herriko ekintzetan eta arazo sozialetan laguntzen, ahal izan dugunean.
Egunero saiatu gara zerbitzu ona emateko helburua betetzen, eta esan dezakegu, lan ona egin izanaren sentsazioarekin jubilatzen garela.
Merezitako erretiroaz gozatuko dugu, baina hori etorkizuna izango da. Orain, gure bezeroak diren pertsona apartak agurtzeko unea iritsi da; dudarik gabe, faltan botako ditugu. Ez ditugu erraz ahaztuko barre-algarak, bromak, ezta giro ona ere. Eskerrik asko denoi zuen pazientzia eta adeitasunagatik, benetan gozamena izan da guretzat.
Juli Ayerra Gomez
Lourdes Leibar Ayerra