Lortu dugu askatasunean pentsatu eta hitz egitea, eta neure buruari galdegiten diot zergatik ezin dugun gure ikuspuntua azaldu hautesontzietan.
Martxoaren 19an galdeketa bat deitu dute Hernanin, eta EAJtik hernaniarrak animatu nahi ditugu egiten den galderaren aurrean, iritzia eman dezaten.
Parte-hartzea da helburua, eta denok ezagutu dezagun zer pentsatzen duen gure herriak.