Argitasuna Tilosetan: zuhaitz batzuen heriotza!

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Xabier Aizpurua Telleria (KABUKI) 2017ko mar. 17a, 01:00

Patxi Xabier Aizpurua Telleria (KABUKI)

Aurten ere, Tilosetan bizi ziren ezki batzuk moztu dituzte eta haien lekuan zuhaitz gazteak landatu. Astelehenean egin zuten mozketa eta, iaz bezala, garbi eta itxura oneko zeuden kendutako zuhaitzen enbor-adarrak. Urte betean 18 ezki (iaz 12, aurten 6) denak egur bihurtuta. Egur preziatua da ezkiarena esku langintzarako, baina horretarako bizia galdu behar izan dute zuhaitz horiek. Ezkiak 500 urte bizitzera iristen dira eta Tilosetako hauek ez dira bizitza erdia ere egitera heldu. Gizaki bakezale eta zibilizatuak garela uste dugu, baina hiltzaile hutsak gara, segurtasunaren aitzakian gure erosotasunaren morro­iak baino ez.

Zuhaitzen odol koloregabeak ez al du inor aztoratzen? Ezkiaga Pasealekuan Heriotzaren korridorea igar­tzen da, zigor letalaren atari. Motozerra entzute hutsak min ematen dit barruan... -abesten zuen Ruperrek bere Aurrerabidian. Zuhaitzak oroimena duten izaki bizidunak dira, zain ditzagun merezi duten (zor diegun) begirunez.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!