Joxe Mari Arrieta Larrarte
URTE BERRI ON
1. Urte berriak berriz
jo digu aldaba
aiton-amon, guraso
seme ta alaba
gainezka samar gabiltz
turroi eta kaba
egunez jiji jaja
lo astunez gaba.
2. Modak aldatzen digu
gizakioi pinta
garai hartan mantilla
ta Luistarren zinta
orain berriz piercinga
ta azalean tinta
gaur umeak ez dira
Braulio ta Kaxinta.
3. Esperantzaren bila
gure komeriak
baina hagin zorrotzez
daude azeriak
aurten ere ez gaitu
poztu loteriak
ea osatzen diran
gaixo ta eriak.
4. Gizartea zatitu
ziguten mailatan
goikoak aletan ta
behekoak pilatan
malkorik ez nuke nahi
zuen matrailetan
pakezko balak daude
nere metrailetan.
5. Munduak hartu digu
narrastu tankera
baina itxaropenik
ez bota hankera
bizi bozari heldu
ta segi aurrera
arnasik degun arte
biziko baikera.
6. Konbentutako fraile
nonahiko sorginei
espetxetako preso
eta haien amei
berdin nongoa dezun
NAN edo DNI
urte zoriontsu bat
bihotzetik denei.