Ke hesiak

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Aristregi Cao, OHko zinegotzi eta bozeramailea 2017ko urt. 10a, 01:00

Jaione Aristregi Cao
OH!ren bozeramailea

 

Andoni Amonarraizek, EAJko zinegotzi bozeramailea denak, harrituta dagoela dio, honek udalerriko aurrekontuetan egi­n­dako zuzenketek Orain Her­­naniren errefusa izan du­te­lako. Udaletxean daramagun urte eta erdi honetan, orientatu egin digula dio, eta gure eskergabetasunarekin deseroso dagoela. Hara!
Zergatik errefusatu ditugu gainontzeko oposizioaren proposamenak, nahiz eta batzuetan jakinmina izan? Lehenta­su­nezkoa aukeratu behar de­la­ko, eta zuzenketa bati baiezkoa ematen zaionean, ezezkoa ematen zaio zuzenean aurrekontua duten partidei, ez baitago guztiarentzako funtsik. EAJk eta PSE-EEk, bere aurrekontu kalkulu gehienak zabor biltzean oinarritzen dituzte, zuzenean erraustegira eramateko asmoarekin. Gure erre­fusa erakusten dugu sistema kaltegarri eta zaharkitu honekiko, eta horregatik, gure errefusa erakusten diegu erraustegiari diru-laguntzak emango dizkioten neurriei.
Ez, Andoni. Gure komunikatuan ez ditugu zabor biltze eta gestioa nahasten. Termino bera erabiltzen dugu besterik gabe, zuek, bai PNVk eta baita PSOEk ere, zuen dokumentuaren zuzenketan aurkeztu ze­nuten bezala. Baina nahiz eta zabor biltzea nabarmendu, zuek defendatzen duzuen gestio txarra da gure errefusa izatera eraman gaituena, edozein izanda ere proposatzen duen talde politikoa.
Zure gutun zorrotzean, boxeolariek bezala erasotzen gaituzu, alde batetik eta bestetik. Zuen proposamenak ez genituela irakurri diozu eta aldi berean interesgarriak  iruditzen zaizkigula. Bi gauzak batera ezin dira izan, Andoni. Ez bota baloiak kanpora. Ba­dakizu zure hamahiru urte eta erdiko esperientzia udalerrian ez direla nahikoak izan, zuek aurkeztutako proposamenak garaiz negoziatuak ahal izateko, eta horregatik uste duzu ez direla irakurriak izan. Hau ez da ke hesien bidez estal­tzen. Nahikoa izango dugu inposatu nahi diguzun erraustegi horrek askatuko duen kearekin.
 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!