LANBIDE-ETXEBIDE- KALERATZEAK

Erabiltzailearen aurpegia Malika Benyazid Mohamed 2017ko urt. 31a, 01:00

Jende gaztea gara, haur txikien eta ikasten ari diren gaz­teen gurasoak, lanik ga­beak, pentsiodunak, bananduak eta dibortziatuak… Arra­zoi desberdinak medio, arazo ekonomikoak dituen jendea.
Daukagun egoera ekonomiko prekarioa medio, beharra daukagu hernaniar guztioi gure ahotsa helarazteko.
LANBIDEk eman dizkigun laguntzak itzultzea eskatzen digu. Baina zer zen, laguntza ala banku batek emandako mailegua? Non daude ETXE­BI­DEk dauzkan alokairu so­zialeko etxeak? Guk behar ditugu.
Soldata miserableak, alokairu altuak, baliabiderik ga­be­ko familiak, familia osoa mantentzen duten aiton-amona pentsiodunak, langabetuen zerrendetan daudenen kopuru altuegia, lan merkatu duin batean sartzeko gero eta zailtasun handiagoak dauzkaten epe luzeko gero eta langabetu gehiago, inolako ondoriorik eduki gabe elikagaien pentsioak ordaintzen ez dituzten aitak, bankuek dirua lapurtzen digute gehiegizko klausulekin eta ez digute dirua itzultzen…
Ireki ditzagun begiak behin­goz. Engainatzen ari zaiz­kigu. Elkartzen bagara, in­justizia hauek geldiarazi ahal izango ditugu.
Borrokarako plataforma bat sortu nahi dugu prekarietatearen kontra, egoera hauek ito egiten gaituzte, ekonomikoki egoera negargarriak gertatzen dira eta ezin dugu onartu. Injustizia gehiagorik ez.
Plataforma hau sortzeko gonbidapena egiten dizuegu, elkarturik, egoera hauei aurre egin ahal izateko. Gurekin harremanetan jarri zaitezkete helbide elektroniko honen bitartez: afectadoslanbide2014@gmail.com.
Animatu zaitez eta animatu zure ingurukoak ere, momentu honetan egoera ekonomiko injustua badaukate, gure erakunde, Lan­bi­de, Etxebide, banku eta abarren gehiegizko jarrera arduragabearen ondorioz.

Malika Benyazid Mohamed

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!