Oharra

Erabiltzailearen aurpegia Elvira Lizeaga Urdanpilleta 2017ko mar. 7a, 01:00

Elvira Lizeaga Urdanpilleta eta Edu Elosegi Erdozia
BagaGiltza eta Hernaniko Gure Esku Dagoren izenean

 

Herri kontsulta antolatzen ari den Bagagiltza herritarren plataformak eta Hernaniko Gure Esku Dagok adierazi nahi dugu erabakitzeko eskubidearen al­de­ko ekimenak antolatzen ditugula; eta une honetan, mar­txoaren 19ko galdeketa prestatzeko lanetan herritar asko eta askotarikoak ari garela ilusio handiz elkarlanean.
Halaber, jakinarazten dugu adierazpen askatasunaren alde egiten dugula, eta erabakitzeko askatasunaren alde. Parte-hartzea eta erabakitzeko eskubidea bultzatzeko kanpainak prestatzen ditugu, eta ez galdeketan baiezko edo ezezko erantzuna ematearen aldekoak. Esan bezala, ilusioz ari gara lanean, eta arduraz, izan ere, egiten ari garen honetan sinesten dugu. Horregatik, hernaniar guztiak biziki animatzen ditugu martxoaren 19an parte hartzera. Herri galdeketarako, berdin proposa­tzen ditugu begirune osoz baiezko, ezezko edo boto zuri bidezko erantzunak, herritarrena baita erabakitzeko eta erantzuna aukeratzeko eskubidea.
Eta horrekin batera, Gure Esku Dagok eta Bagagiltzak adierazi nahi dugu Hernaniko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei, denei eskertzen diegula plataformako kideoi egiten diguten harrera eta eskaintzen diguten arreta. Eta, jakina, ezin ditugu lerro hauek bukatu, azkeneko txanpa honetan lanean eta laguntza ematen ari den jende pila handi horri eskerrak eman gabe, izugarria baita kopurua eta inplikazioa. Egingo dugu, bai horixe! Eta beste guztioi, 19 arte!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!