Eskertza

Erabiltzailearen aurpegia ion azpiazu goñi 2017ko mar. 11a, 01:00

Ion Azpiazu Goñi, Andrekale 2ko bizilagunen komunitateko presidentea

Kaixo, Manu. Ez dakit ezagu­tzen zaitudan, baina gustatuko litzaidake ezagutu eta es­ke­rrak ematea, aurrez aurre, argitaratu zenuen arti­kulua­ren­gatik, Kaleko zalaparta dela eta; zuri, Joxe Mari Gon­za­lezi, eta beste 19 sinatzaileei. Jende asko da, eta geroz eta gehiago, zuek bezala, nekatuta dagoena, eta gure sagardotegietako txotx kulturaren alde bai, baina Kaxkoko mozkorkeria kulturaren eta ho­rrek dakarren guztiaren kontra ager­tzen dena. Posturak oso garbi daude.
Berriaki behin eta berriz eskatu zaio, bere bazkideen jarrera zaintzea. Kaxko elkar­teko presidenteari, urteak dira eskatzen zaiola komisio bat sortzea, asteburuetako desordena eta bere ondorio­ak lantzeko. Epe luzerako neurri­ak ondo daude, baina... Arazo batzuek berehalako kon­pon­bideak eskatzen dituzte.
Zinegotziei, eskatzen diegu zezena adarretatik heltzea, eta zainketa eta kontrol fun­tzioei heltzea berriro, eskuetatik ihes egin dien egoera batekin. Udaltzaingoari, esan­go diogu ulertzen dugula na­hi­koa baliabiderik ez izatea, asteburu gauetan deitzen die­gunean. Eta alkateari, udal­tzainen presentzia hutsa Andre­kaleko goiko aldean, aglomerazio egunetan, ez dela probokazio bat.
Gogorarazi nahi diogu, baita ere, ulertzen dugula bere funtzioa dela ongizate komuna bilatzea, eta ez soilik gutxi batzuen onura ekonomikoa, inguruko etxebizitzen eta komertzioen balioaren kaltetan, non jendeak ez duen bizi nahi, eta gutxietsi egiten diren.
Eta modu honetan eman genion hasiera, urtarrilaren 14an, txotxaren kulturari gure sagardotegietan, eta mozkorkeriaren kulturari Kaxkoan. Eskerrik asko Manu, eskerrik asko Joxe Mari. Eta zuek be­zala, eskuetatik aspaldi alde egin zigun egoera hau sa­-latzen duten guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!