Otsailaren 18an, larunbata, irakurri genuen prentsan Udalaren kezka, adin gero eta txikiagoetan, alkoholaren kontsumoa haunditzearen inguruan. Bizilagunak iritzi berekoak gara eta asteburuetako udaltzaingoaren kontrol igoeren alde gaude.
Informazio hau bestelakoa da, Kaxkoko kaleetako zarata dela medio, bizilagunek autoritateeri deitzen diotenean. Orduan erantzun bezala ezin dituztela kasu egin esaten diete, udaltzain gutxi daudela argudiatuz. Gustatuko litzaiguke bi kasuekiko ardura berdina izatea.
Salatu nahi dugu taberna batzuen probokazio etengabea araudiaren ez betetzearekin, edukierari dagokionez, baita beste arlo desberdinetan ere. Honek egoera zailean jartzen ditu bizilagunak, Berriak Elkartea, Kaxkoko Bizilagunen Elkartea, herriko agintariak eta baita Udala bera ere alkatea buru dela.
Otsailaren 11ko 14/2014 lege dekretuak agintariak ahaltzen ditu ordutegi eta eremu bereziak ipintzeko, 15 egun gehienez urte natural batean.
Dekretu berean esaten da textualki; ordutegien luzatzea onartuko dela soilik hirugarrenei arazoak sortzen ez diren bitartean, ez eta arazorik osasun publikoari edo hiritarren segurtasunari dagokionez.
Azkenengoa, Andrekaleko taberna batean egon zen liskarra izan zen, non eta aglomerazio haundienak sortzen diren, legeak markatzen duen inspekzio eta kontrolik egin gabe.
Legeak dio aldi baterako ipintzen diren hostalaritza zerbitzuak, jarduera bereko, baimen etengabea dutenen araudi berdina bete behar dutela. Lokalen titularrek, bezeroak kontsumizioa kanpora ateratzea saihestu behar dute. Edalontziak, botilatxoak eta beste objetuak ere lurrera botatzea zigortua izango da.
Honela, Hernanitik Legerik Gabeko Hiria izena desagerraraztea nahi genuke, baita Komantxe Lurraldea ezizena Andrekaletik.