Alde eta aurka

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Udal Batzordeko Presidentea 2017ko ots. 21a, 01:00

Hernaniko EAJ-PNV taldetik argi eta garbi utzi nahi dugu Ertzaintzarekiko babes osoa eta torturekiko gure gaitzespenik indartsuena.

Gauza garrantzitsu bakarra aurreko parrafoan esandakoa izanik, ertzainen formakuntza eta kopurua hobetzearen alde gaude. Eta helburu bat lortzeko, «edozerrek balio du» pentsatzen dutenen aurka gaude. Ertzaintzak gure kaleetan lan egitearen alde gaude; gu itsaso, mendi edo  leizetatik erreskatatzearen alde; lapur, bortxatzaile, pederasta eta hiltzaileetatik babestearen alde.  Eta aurka Ertzaintza orokorrean eta agenteak setiatu dituztenen aurka.
Azkenik, asko kosta zaigun, herritarrekiko gertuko polizia baten alde gaude. Akatsak eta legez kanpoko ekintzak (gizaki guztiak bezala) egingo dituzte eta kasu horietan justizia edo zuzenbideak parte hartu behar du. Gure Ertzaintza herriaren etsai eta errepresiogile kontsideratzen duenaren aurka gaude.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!