Tomás Alonso Irurzun
Goiz Eguzkiko zuzendaritzaren izenean
Bizitasun kutsakorra duten bazkide gazte-heldu xamarrez osatutako abesbatzaren sorreran, Goiz Eguzki jubilatuen etxearen merezimenduzko lana aitortu beharra dago. Berrogeita hamar bat kidek osatzen dituzte bere ilarak, eta sorreraz geroztik, hamargarren urteurrena ospatzera dijoaz aurten (2007-2017).
Paco Goya lehendakariaren ‘ametsa’ zen hura, eta orduan bete zuen bere ilusioa.
2007. urtean sortu zuten, Zuzendaritzaren laguntzarekin, eta Javier Zubimendiren zuzendaritzapean; oraindik ere merezimenduzko lana egiten jarraitzen du.
Horregatik guztiagatik, jubilatuen etxeko Zuzendaritza Batzordeak, abesbatzaren zuzendaria eta kideak zoriondu nahi ditu. Horretarako, gainera, bakoitzari oparituko zaio abesbatzaren sorreratik gaur egunera arteko konposaketaren isla dena, eta gutun bat, beraien lana zoriontzeko eta eskertzeko. Izan ere, beraien emanaldi arrakastatsuenekin, enbaxadore lana egin dute, egoitzaren barruan eta kanpoan.