Elkarbizitzari eraso zuzena

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gomez, EAJko bozeramailea 2017ko ots. 13a, 01:00

Andoni Amonarraiz Gómez
Hernaniko EAJ-PNVren bozeramailea

Duela bi aste, margotu zuten Hernaniko alderdi sozialistaren egoitza, eta baita probin­tziako batzoki batzuk ere; eta itxaroten egon gara, ikusteko ea nola posizionatzen ziren PSE eta Bildu. Bestalde, EAJ-PNVko presidente bezala, gure babes osoa eskaini diot PSEri, eta gure gaitzespena, alderdi politiko bat beldurtzeko saiakera honi, pasatako garai ba­tzuetako jokabide honi. Bada­kigu, EAJ-PNVren gertuko per­tsona batzuek ere, bere babesa eskaini diotela PSEri.
Gaur publiko egin nahi du­gu, EAJ-PNVren postura ho­rre­lako gertaeren aurrean, dela gure gaitzespen bortitzena. Gure alderdia lanean ari da, hernaniar guztion arteko elkar­bizitzaren alde, eta horrek, kasu askotan, suposatzen digu gure planteamenduetan amo­re eman eta laguntzea, azken helburu hori lortzeko.
Ez dugu aipatu gabe utzi nahi, poz haundia sortu digula gure alderdian, Bilduk sinatu duen gutun publikoa. Erakutsi du irmoa dela bere laguntza, elkarbizitzaren alde. Eta adierazi nahi dugu, baita ere, ho­rre­lako gertaeren aurrean PSEk daukan planteamenduarekin, eta Orain Hernaniren posturarekin, ziurtatu dezakegula, lan ildo honetan beti egongo dela EAJ-PNV.
Desberdinen arteko elkarbizitza da, gure herriak izan behar duen oinarria, aurrera egiteko; eta gainera, guztion eskubidea da. Hernaniar guztiak animatu nahi ditugu, zentzu horretan pausoak ema­tera, pixkanaka kezka eta beldurrak bere tokia uzteko, konfiantzari. Bide ho­rretan, EAJ-PNVren laguntza izango duzue.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!