Urteak dira udaletxeak badaukala Latsunbe-Berriko plazaren hondoratzearen eta egoera negargarriaren berri; 16, 17, 18 portalek eta 19, 20, 21, 22 eta 23 portaletako atzealdeek osatzen duten plaza, hain zuzen.
Duela hilabete batzuk bizilagunok idatzi bat bidali genuen udaletxera, arazoa aipatuz, eta gaur arte, entzungor egiten eta gu abandonatzen jarraitu dute. Hori horrela, hiritar garen aldetik dauzkagun eskubideak medio, merezi dugun errespetuarekin eta azkar kasu egitea eskatzen dugu, egoerak hala eskatzen baitu.