Jaione Aristregiri erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia Luis Intxauspe Arozena, Hernaniko alkatea 2017ko urt. 29a, 01:00

Alderdi politikoetako ordezkarien arteko liskarra izan da azken asteotan prentsan. Giroa lasaitu arte itxaron dut zuri erantzuteko. Nik pertsonalki erantzun nahi dizut, zure lehen idatzian (Kronika, 2017/01/04) zuzenean aipa
tzen nauzulako, eta nik egindako hitzaldia aipatzen duzulako.
Ez naiz asko luzatuko, Ricardo Crespok, Alderdi Sozialistako kideak bere ida­tzian (Kronika, 2017­/01/06)­ erantzuten baitizu, Jaione; eta ondo azaltzen dizu zein izan zen gobernu taldearen eskaintza legegintzaldi hasi­eran, eta gogorarazten dizu zuk eta zure taldeak (Orain Hernani) zein erabaki organoetan parte hartzen du­zuen. Eskerrak eman nahi dizkiot Ricardo Crespori, bere azalpenarengatik eta batik bat bere zintzotasunarengatik, eta gauzak diren bezala esateagatik; hau da, egia esateagatik. Ez zuk bezala.
Parte-hartzea gobernuarentzat hitz hutsalak direla esaten duzu. Gogorarazi nahi dizut, Jaione, Hernanin baditugula parte hartzearekin lotuta hainbat foro eta erabakigune: Parekidetasun Kon­­tseilua, Jai Batzordea, Kirol Federatuaren Batzor­dea, Gazte Kontseilua, Koo­perazio Taldea.... eta herriko elkarteek zein herritarrek parte hartzen dutela. Ez zuk ez zure taldeak ez duzue hau­etan parte hartzen. Hemen­dik gonbidapena be­rri­ro bertan parte har dezazun.
Azkenik, gardentasunaren inguruan esan Herna­niko Udalean lanean ari garela, pausuak ematen ari garela, eta horretan jarraituko dugula. Halere, ez dut uste, ez zu, Jaione, ezta Orain Hernani ere, zuen barruko egoera kontuan izanda, udal gobernuari tonu eta modu horretan hitz egiteko mo­duan zaudetenik.
Aurrerantzean ere, bai parte hartzean baita gardentasunean ere, elkarrekin hobe­tzeko prest gaude; baina zintzotasunez, mesedez.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!