Iturola Elkarlan Sorgunea

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Egia 2018ko ira. 29a, 02:00

Lehiakortasuna gainditu eta lankidetzan garatzen diren jarduera ekonomikoak bistarazteko ireki dugun leiho honetatik, gaur Hernaniko Florida Auzoko 28an kokatzen den Iturola Elkarlan Sorguneari begiratuko diogu.

Beterri-Buruntzako Udalen garapenerako estrategia nagusienetako bat, enpresa berriak sortu eta egonkortzea da, gainontzeko garapen agentzien moduan. Gureak, baina, baditu azpimarratzea merezi duten berezitasun batzuk.

Lehenengoa da lankidetza eta berrikuntza soziala sustatzen duten enpresak kokatzen direla elkarlantegi -coworking- honetan. Horrela bada, jarduera ekonomikoa parekidetasuna, partaidetza eta garapen soziala susta­tzera bideratzen duten enpresak kokatzen dira bertan.

Bigarrena da, enpresa hauek ez dutela dirutan ordaintzen hemen eskaintzen zaizkien zerbitzuak, baizik eta lan ordutan. Horrela, langile bakoitzak orduak eskaini behar dizkio sortu dugun komunitateari, baina baita ere sortzen duten balioa eskualdeko eragileekin banatu eta saretzeari, formazioak eta abar eskainiz.

Zuek ere komunitate honen parte izan nahi baduzue, idatzi info@iturola.eus helbidera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!