Jakin badakigu baina, hau ez dela naturala, ez dela ezinbestekoa, eta ez dela dagoen eredu bakarra.
Jakin badakigu, gizaki eta herri bezela aurrera egin badugu, elkarlanerako dugun gaitasuna eta grinari esker izan dela. Enpatia, elkartasuna eta maitasuna izan direla mundua mugiarazi duten bektoreak, eta egun, ala izaten jarrai dezan darraigula lanean, borrokan.
Talleres Mitxelena eta Kronikaren arteko harremana da esan dugunaren erakusgarri: elkarlan esparru bat ireki baitute kooperazioan oinarritzen diren inziziatiba ekonomiko eta sozialak ikusgarri bihurtu ditzagun. Horrela bada, hilean behin Beterri-Buruntza eskualdean jorratzen diren proiektu eraldatzaileen berri emango dugu, gure lurraldearen garapena denon mesedetan egiten dugula bistaraziz, irabazleen eta galtzaileen logikatik at, denontzat bizitzea merezi duen bizi baten aldarri. //