Telesailez blai dator ekaina, modu katodikoan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Caracciolo 2023ko eka. 17a, 00:00

Bai badakit, San Joan jaiak iristear dira. Gaur gauean preludioa ikustera joatekoak izango zarete asko. Eta baten batek edo bestek, Ereñotzun amaituko du gaua, pittin bat galdurik edo; festa giroa nagusi baita hilabeteko egun hauetan. Nik nire etxeko lanak eginak utzi ditut iada eta gutxieneko proposamen batzuk ekarri dizkizuet egun hauetan formal daudenentzat, solas momentutxoak dituztenentzat edota jai giroan egon ostean, sofa eta telebista pixka bat nahi dutenentzat. Animo dena den, nire antzera lanean buru belarri ibiliko zareten guztioi ere, gure tartetxoak ere izango ditugula espero dezagun!

Mugitu xamarra etorri zaigu ekaina mundu katodikoan, hainbat eta hainbat telesailek pil-pilean izan naute. Hamaika telesail azaldu zaizkigu egunotan eta hilaren amaiera kargatua datorkigu, estilo eta gustu ezberdinetarako. Baina egia esan behar badizuet, badut biziki gozatu dudan eta gutxik entzun duten telesail bat gomendatzeko. Hala ere, hau bukaerarako utziko dugu.Emaiogun lehendabizi errepaso txiki bat estreinu eta itzulerei. Onartuko dut, hilabetea Valeria (Netflix) telesaila ikusten hasi nuen, 3.garren denboraldiarekin bueltan, gero eta gutxiago interesatzen ari zaidala konturatu banaiz ere.

Honekin batera iritsi ziren asteburu berean THE IDOL (Hbomax), Sam Levinson, Euforia-ren sortzailearen berriena eta 1985, Belgikatik datorkigun Filmin plataformako berezi horietakoa. Apple TV+ THE CROWDED ROOM estreinatu zuen ekainaren 9an. Tom Holland, Amanda Seyfried eta Emmy Rossum aktore galantak buru zituen thriller interesgarria. Beste alde batetik, Amazon Prime Video-k CITAS BARCELONA, estreinatu zuen. Honek dena den badu tranpa txiki bat. TV3 kate kataluniarrak sortu eta produzitutako telesail honek, baditu lehenago (eta nire ustean interesgarriago diren) bi denboraldi CITES izenpean.

Hirugarren denboraldi honetarako, Amazon handiaren diruz lagunduta, aski ezagunak diren hainbat aktore ekarri eta horrelako denboraldi handi bat egiten saiatu dira. Niri egia esan, oraingoz ikusitako atalekin ez naute harrapatu. Ahal duenari TV3 katearen plataforman ikusgai diren lehen bi denboraldiak ikustea gomendatuko nioke. BLACK MIRROR antologia distopikoa ere bueltan izan da aste honetan bere 6.garren atal bildumarekin Netflix-en. Eta RAPA (Movistar+), Javier Cámara eta Mónica López buru dituen serie bikaina ere iritsi zaigu egun hauetan bere 2.garren denboraldiarekin. Ez galdu hauek gozatzeko aukera.

 

Serie entzutetsuen denboraldi berriak bueltan dira

Hemendik aurrera: OUTLANDER (Movistar+) bueltan izango da 17an; LA ORQUESTA (Filmin), Borgen telesail haundiaren sortzailearen produkzio berria estreinatuko da ekainaren 20an; Marvelen Secret Invasion (Disney+) 21ean; LAS NOCHES DE TEFÍA, Atresplayer Premium- eko berriena 25ean datorkigu. Gogotsu ikusi nahi dut, Frankismo garaiko homosexualen istorioa kontatzen duen hau; Xabier Dolan zuzendariak eginiko lehen telesaila ere Filminen izango da ikusgai hilaren 27tik aurrera; ez galdu ezta ere BBC-k produzitu duen aurtengo Grandes esperanzas liburuaren adaptazioa (Disney+), Olivia Colman eta Fionn Whitehead aktore bikainak buru; Azkenik THE WITCHER (Netflix) eta JACK RYAN (Amazon) sagak ere bueltan ditugu bere kapitulu berriekin hilabetea amaitzeko.

Honen ostean, eutsi diezaiogun DROPS OF GOD, zoragarriari. Apple TV+ zerbitzuan estreinatu zen apirilaren 21ean jainko tantak izeneko telesail hau. Orain dela gutxi ezagutu dudan telesaila izan da eta ez egin dioten publizitateagatik, manga komikietan aditua den ezagun batek, gustokoa zuen manga baten adaptazioa egin zutela esan zidalako.

Beldurrarekin ikusten hasi zen seriea aktore errealekin egindako adaptazioa. Berak biziki disfrutatu zuela entzuterakoan (ez manga bezain beste noski), kasu egin behar niola ziur neukan. Hitz jokoa dugu telesail honen izenbura, jainko tantak, ardo tanten erreferentzia izanda. Urteetan bere aitarekin hitz egiten ez duen Camille Léger-ek, honen heriotzaren berri izango du. Ardo kritiko ospetsua zen aitak, munduko ardo kolekzio haundienetakoaren jaraunspena alabaren eta bere ikasle kuttunenaren arteko lehiaketa berezi batean izango dela igarriko diete.

Hor hasiko da istorioa eta ederki gozatu dut, zortzi atalez osatutako produkzio franko-japoniarra. Usai, zapore eta sentipenak adierazteko duen erraztasunak, txunditurik utzi nau. Benetan esango dizuet, aurten sagarraren konpainiak izandako telesail sorta zoragarriak (azken honek guztiz baieztatu dit), Netflix ezabatu edo ez duda argitu nau: hau kendu eta Apple-ko plataformara pasa, bertan kaleratzen ari diren telesailak gutxi badira ere, benetan merezi duten horietakoak dira eta. Besterik ez gaurko, festetan gozatu! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!