'Esterno notte', urteko nire telesaila

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Caracciolo 2022ko abe. 30a, 12:49

Hilabete honetan Aitor Caracciolo 'adi(k)tuak'  urteko errepasoa egin du gehien gustatu zaizkion telesailei buruz. 41 telesail aipatzen ditu. Bada non aukeratu. «Ziur nago, bat baino gehiago ez dela ados egongo nik egindako sailkapenarekin».

Kaixo lagunak. Hementxe gaude, urte aldaketa datorren momentu gazi-gozo honetan, atzera begirada bat egiteko asmotan. Gure egunerokoan agian urte berriaren zain gaude, 2022a atzean utzi nahian. Beste batzuk aldiz, urtean zehar izandako momentu eta pertsonak ekarri nahiko dituzte gogora. Bakoitzak egin dezala bere buruak eskatzen diona, baino gutxienez ospatu dezagun hemen jarraitzeko aukera dugula. Bizitzeko, aldatzeko, gogoan izateko, maitatu eta maitatuak izateko. Ez ditzagun ahaztu atzean geratutakoak, momentu onak edo txarra bizi baditugu ere honaino iritsi gara eta, aurrera egiteko aukerarekin.

Gaurko artikuluan urtean izandako telesailen errepaso txikia egingo dugu, nik gustukoen izan ditudan telesailen zerrenda. Askotan gertatzen zait, lagun batek, zein telesail ikusi dudan gustukoen galdetzean erantzuten ez jakitea eta askotan honek harridura sortzen du. Ez gaizki ulertu, ez da ahaztu zaidanik zer ikusten dudan edo zer izan dudan kuttunena baino bai izaten dela zaila, telesail bat aukeratzea hainbeste pilatu dituzun momentuan. Idea bat egin dezazuen, artikulu hau idazterakoan urteko errepasoa egin dudanean, 200 telesail pasatxo ikusi ditudala konturatu naiz (badakit, arazo txikitxo bat dut). Hau filtratu eta gomendioak egiterakoan gainera galdetzen dizun pertsonaren gustuetara eraman behar da gainera. Beraz, pentsa zer nolako kaka nahaste!

Aukera errazena estreinatu diren eta bueltan izan ditugun telesailen zerrenda luze hau ekartzea izan da eta gero bakoitzak, dituen aukera eta plataformak ikusita, erabili dezala nahi duen moduan. Bai aipatu agian ez dela bidezkoa estreinuak eta hainbat denboraldi dituzten telesailak zerrenda berean jartzea. Baino lehen zirriborroan 90 telesail baino gehiago zeuden bi sailkapen oso desparekatu egiteko. Beraz, hau murriztu eta 40 lanez osatutako lista bateratua ekarri dut.

Ziur nago, bat baino gehiago ez dela ados egongo nik egindako sailkapenarekin, baino hamaika bider azaldu dut atal honetako hainbat idatzietan ere, nire gustuetan oinarritzen den gomendioak egiten ditudala. Beraz, beste modu batera egingo bazenute, izan dezagun solasaldi eder bat trago banarekin noizbait eta ea nork konbentzitzen duen bestea.

Zerrendaren luzera ikusita eta gaur egungo teknologiek eskaintzen diguten informazio bilaketaren erraztasuna medio, podiumari soilik egingo diogu jaramon gaurko idatzi honetan. Dena den, badakizue zerrenda ikusgai izango duzuela bai artikulu honetan naiz kronika.eus web orrialdeko nire sekzioan.

Hirugarren postuan, Dan Ericksonek sortutako eta Ben Stiller komediagileak zuzenduriko Severance, Apple TV+ zerbitzuan estreinatua. Mediku-teknologiako enpresa batean langileei egiten dioten prozedura batek, beraien bizia bitan banatzen du: lanetik at daudenean, ez dute lanean egiten dutenaren inongo oroitzapenik, eta lanean daudenean, aldiz, ez dute beraien bizitza pertsonala gogoratzen. Premisa horrekin hasita imaginatu zer gerta litekeen… (Spoiler alert). Pantailara lotuta mantendu zidan denboraldi zirraragarria, azken detaileraino kontrolatua dagoen narratiba bikaina. Adam Scott aktoreak egiten duen lana borobila da, baina beste aktoreak ere ez dira atzean geratzen: Britt Lower, Dichen Lachman, Patricia Arquette, John Turturro eta Cristopher Walken. Umore pintzelada bakan batzuekin alaitutako thriller orwelliano potentea, kultura korporatiboa satirizatu nahi duena.

Bigarren postuan Kogonadak eta Justin Chon-ek zuzenduriko Pachinko telesail hego korearra (Apple TV+ berriro ere). Japoniak XX. mende hasieran eginiko koreako inbasioan hasten den kontakizunak, familia bateko hainbat belaunaldiz eramango gaitu kasik 90.garren hamarkadara iristeraino. Familia honek bizitako tristura eta zailtasunak erakusten dituen telesail gogor eta gordina, era berean, maitasunez eta mimoz eginiko artelana izanik. Etxekotasunaren intimotasuna eta guretzako ezezaguna den historiako gertakari latz haundi hauek tratatzeko duen orekak oraindik txunditzen nau, urte hasieran izan genuen telesaila bada ere, oraindik buruan sartuta dut.

Lehenengo postuan aldiz, Abenduaren 20ean estreinatu berri den telesail bat. Esterno notte. Egun bakarrean bere sei atalak bata bestearen atzetik ikusi eta liluratu nindutenak. Marco Bellochiok zuzendutako telesail labur hontan 2003 urtean berak eginiko pelikulako materialaren moldaketa eta sakontze galanta egiten du. Bertan, 1978an Aldo Moro politikari italiarraren Brigada Gorriek eginiko baiketaren eta hilketaren arteko hilabeteen kontakizuna egiten da. Ezaugarri episodikoaren formatua erabiliz Italiako orduko egoera sozio politikoaren pieza ezberdinak banan banan kokatuko dizkigu, hortarako pertsonaia ezberdinak (Cossiga ministroa, Pablo VI.a Aita Santua, Aldoren emaztea, Brigada Gorrietako partaide bat) erabiltzen dituelarik gertakari historiko honen radiografia zabala egiteko. Estetika garden baino indartsuz sortutako lan erakargarri honek ez du soilik bisualki arrapatzen. Aipatzekoa da ere oso bere antzezleek eginiko lana ere, paregabea iruditu zait eta.

Bonustrack: azkenik, 2021 urtean estreinatutako telesail bat aipatu nahiko nuke hemen. Lehengo urte bukaerako zerrenda egin nuenean kanpoan geratu zen, hau egin nuenean estrainatu berria bai zegoen. Hala era aurtengoan sartzea ere tranpatsoa zela iruditzen zitzaidan. Beraz orain egin nahi diot kasu. Bere izena Station Eleven (HBO Max). Hamar atalez osaturiko perla txikia. Pandemia batek mundua suntsitu ostean, bertan bizi diren gutxiek honi nola eutsi? artearen eskutik! mundua amaitu denean honek ekartzen bait du itxaropena. Ez dut asko luzatu nahi miniserie hau deskribatzen baino bai eskatuko dizuet aukera izan ezkero, ikusi dezazuen, nere telesail kuttunenetako bat bihurtu baita.

 

01 - Esterno notte / Exterior noche (RAI/Filmin)
02 - Pachinko (Apple TV+)
03 - Severance (Apple TV+)
04 - Better Call Saul, 6. Denboraldia (AMC/Movistar +)
05 - The Bear (Hulu/Disney+)
06 - This Is Going to Hurt / Esto va a doler (BBC One/Movistar +)
07 - La Ruta (Atresplayer Premium)
08 - Irma Vep (HBO Max)
09 - For All Mandkind / Para toda la humanidad, 3. Denboraldia  (Apple TV+)
10 - Industry, 2. Denboraldia (BBC Two/HBO Max)
11 - Euphoria T2 (HBO Max)
12 - The Patient/El paciente (Hulu/Disney+)
13 - The White Lotus T2 (HBO Max)
14 - Somebody Somewhere (HBO Max)
15 - Tokyo Vice (HBO Max)
16 - Slow Horses (Apple TV+)
17 - Undone, 2. Denboraldia (Amazon Prime Video)
18 - No me gusta conducir (TNT)
19 - Outer Range (Amazon Prime Video)
20 - Shinning Girls / Las luminosas (Apple TV+)
21 - Fragrance of the First Flower / La fragancia del primer amor (Filmin)
22 - American Gigolo (Showtime)
23 - We Own this City / La ciudad es nuestra (HBO Max)
24 - The English (BBC Two/HBO Max)
25 - Black Bird (Apple TV+)
26 - Hacks, 2. Denboraldia (HBO Max)
27 - Dahmer-moster: The Jeffrey Dahmer Story (Netflix)
28 - Fleishman in Trouble (Hulu)
29 - Pistol (Hulu/Disney+)
30 - Candy (Hulu/Disney+)
31 -  Autodefensa (Filmin)
32 - Alt du elsker/Todo lo que amas (Filmin)
33 - The Rehearsal (HBO Max)
34 - Angelyne (Peacock)
35 - Andor (Disney+)
36 - The Essex Serpent (AppleTV+)
37 - The Responder (BBC One/Movistar +)
38 - Under the banner of heaven (Hulu/Disney+)
39 - The Staircase (HBO Max)
40 - Bad Sisters (Apple TV+)


BONUS - Station Eleven (HBO MAX)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!