TELESAILETAN ADI(K)TUA

Eta orain zer?

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Caracciolo 2020ko mar. 28a, 09:46

Makina bat plataforma eta telesail daude aukeran interneten, itxialdia arintzen lagunduko digutenak..

Gure bizitza beldurrezko thriller pandemiko bihurtu den honetan, denbora soberan daukagu, plataforma ezberdinetara jo eta telesail aukera zabalari begiratu bat emateko. Aitzakiarik ez dago, beraz eman su mandoari!

Dirudienez, gure bizitza beldu­rrezko thriller pandemiko bi­hur­tu den honetan, gure barru­an sortu diren klaustrofobia eta agorafobia berriak ika-mikan dauden honetan, telebistako albistegi batzuek esaten dutenaren arabera apokaliptikoa den gure bizitzako momentu honetan, egin dezakegun gauza bakarra, edo onena, da etxean geratu eta asperduraz hiltzea... edo honi buelta emateko ditugun hainbat moduren artean, nik ekarri ditzakedan gutxietako bat: nik dudan telesailen munduko informazio apaletik ahal dudana eskaini eta laburbiltzen saiatuz, zuei denborapasaren bat eman, gurera iritsi den gaixotasun hau ahal den moduan pairatu edo arintzen saiatzeko.
Mundu katodikoaz aparte, gaur egun gehienok erabiltzen ditugu internet bidezko hainbat plataforma. Telebista tradizionala ikusteko ohitura gutxik galdu badugu ere, errazagoa eta erosoagoa egiten zaigu, eta nahi ditugun programa, telesail eta pelikulak edonon, edonoiz eta tarteka ikusi, inongo barrera eta finkotasunik gabe. Gauzak honela, kate ezberdinek hainbat lehio sortu dituzte beraien edukiak ikusgai izateko. EITB Nahieran, Playz, Atresplayer edo askok sortutako a la carta zerbitzuek, hauen programa berrienak nahiz klasikoak edota bertarako sortutako lan propioak ikusteko aukera ematen digute.

Makina bat plataforma aukeran, interneten
Beste alde batetik, badira azken urteetan hegemoniko bihurtu diren plataformak; Netflix, HBO eta Amazon Prime Video bezalako zerbitzuei jarraiki etorri zaizkigun beste aukera asko: 
-Rakuten, katalogo agian ez hain potenteko plataforma bada ere, alkilerrezko estreinaldiekin osatzen duena. 
-Movistar+ Lite, denok ezagutzen dugun betikoaren interneteko bertsioa, askoz merkeagoa eta bertako katalogoaz eder­ki hornitzen dena. Bere zuzeneko programa garrantzitsuak ere erabiltzen ditu, ikusleak erakartzeko. 
-Sky, Europa mailan Mo­vistarren antzera dabilen enpresa, gurera proposamen merkeenarekin iritsi den webgunea. Bere katalogoa, era berean, zuzeneko transmisioekin partekatzean datza merkeago izatearen funtsa.
-Filmin, nire kuttuna, produkzio independente eta europarrez beterikoa. Hainbat europar herri eta jaialditako telesail eta filmeez beteriko paradisua. 
-Apple TV+, erraldoiaren pro­posamenak berezko eduki  sorkuntzara bideratu dituena. Ka­talogoak murritza badirudi ere, pixkanaka hazten doa, eta aurrera joan ahala era potentean haziko da, erabilitako diru inbertsio handiaren estrategia dela eta.
-Eta azkenik, askorentzat itxi­aldi honetan izan dugun erre­ginaren etorrera, Disney+. Bere klasikoei, Pixar, Marvel, Star Wars eta National Geographic munduetako telesail, pelikula eta dokumentalei esker, umeak dituzten askorentzat suertatu den ezinbesteko salbazioa.
Aukera ugari, beraz. Baina hau guztiarekin, zer ikusi? Zer kontratatu? Non? Egia esan behar badizuet, ni erotzeko mo­duko informazio eta aukerak daude plataforma eta toki guz­ti hauetan. Hasi gintezke Goenkale telesaila lehen kapitulutik ikusten, Disney klasiko batekin partekatuz beste plataforma batean, Buenafuenteren azken programak ikusi eta gero La Casa de Papel telesailaren hirugarren denboraldia berrikusi, laugarrena apirilaren 3an es­treinatuko dela ikusita... Milaka konbinazio, mila gustutarako. Oinarria, bakoitzak dituen edo ikusteko aukera dituen plataforma ezberdinak. Nik, akaso, proposamen solteak ekarriko dizkizuet telesailen munduan pla­taforma hauetako gehienetan, eta gero bakoitzak, bestela, eman dezala begiradatxo bat sarean. Bai esan, katalogoak ikusteko, edo telesail ezberdinak non dauden eta zer duen zeinek ikusteko, erremintak badirela. Agian errazenetakoa dugu, www.justwatch.com/es/ orrialde­ak eskaintzen duena. Erabiltzailea sortuz gero, zure katalogo propioa sortu eta hauek non dauden ikusteko aukera ematen du, edo erabiltzailerik sortu gabe, toki bakoitzean daukaguna kontsultatzeko aukera ematen du.

Asko aukeratzeko, eta une honetan, denbora soberan
Gauzak honela, goazen mamira pixka bat: Biziki gustatu zaidan Drama webseriea (Playz zerbitzuan); Halt and Catch Fire, Merlí, Louie, The virtues, 1864, Nit i Dia eta Heimeane galantak (Filmin); El embarcadero, Merlí: Sapere aude, Arde Madrid, Vergüenza, Hierro, Mira lo que has hecho, Félix, iristear dagoen La línea Invisible... (Movistar+ Lite); See, The morning Show, Dickison, Little America edota Servant (Apple TV+); ZeroZeroZero, Mr. Robot, Fargo, Fleabag, Undone, Deutschland, Homecoming, Flesh and Bone, The boys... (Amazon Prime Video); Devs, Westworld, Killing Eve, Rick and Morty, My Brilliant friend, Years&Years, Succession, Watchmen, The Young/New Pope; The leftovers... (HBO); Manhunt Unabomber, Sex education, Feel good, Black Mirror, Line of Duty, Mindhunter, The Crown, Pose, When they see us, Unbelievable... (Netflix).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!