Urtea hasi dugun honetan, izan dira estreinu zein itzulera mamitsuak. Doctor Who bezelako fikzio beteranoa bueltatu zaigu. The young Pope, Paolo Sorrentino zuzendari italiar haundiaren seriearen bigarren denboraldia iritsi zaigu (Hau ez galdu!). Stephen King prolifikoaren The Outsider nobelaren moldaketa. Sex education dibertigarria. Little America bikaina. Star Trek: Picard freaky-a. Avenue 5... Zerrendak beti luzatu genitzake infinitoraino. Baino nere egin beharra, edo xedea hobe esanda, zuengana proposamen bat ekartzea da. Eta hilabete honetan izandako aukera guztietatik, argi nuen gaur ekarri nahi nuen telesaila zein izango zen.
Bere izena, DRACULA. Bai hori da, Bram Stoker idazlearen obra famatua. Milaka interpretazio eta moldatze izan dituen beldurrezko istorio fantastiko mitiko hori. BBC kate ingelesak, inter- neteko Netflix plataformarekin elkarlanean ekarritako hiru kapituluz osatutako kontakizuna. Laburra, esango dute batzuk agian. Baino ordu eta erdiko atalez osatuta, denbora soberan dutela esango nuke nik nahi dutena azaltzeko. Gainera proiektu honen atzen Mark Gatiss eta Steven Moffat gidoilariak ditu- gu. Ezagutzen ez dituzuenontzat jakin beraiek egin dituztela gaur egungo Doctor Who telesailaren berrantenaratze haundia, eta agian, ezagunagoa egingo zai- zuen SHERLOCK arrakastatsua.
«Melodrama kutsutik aldendu eta beldurrezko pelikula gorenen ingurura joan etorrian ibiltzen da»
Mamian sartu ezkero, inork ez dezala liburuaren adaptazio - delik espero. Drakula vanpiro famatuaren historia dugu, bai. Baino ez dezagun pentsa ezaguna dugun istorioa ikusiko dugunik. Lehen aktoa berdintzat jo genezakeen arren, hor bukatuko dira eta jorratzearen aldetik berdintasunak. Moldaketa librea da oso. Hainbat erreferentzia eta keinu mantentzen badira ere, bereganatu egiten dute sortzaileek pertsonaia eta bere historia kontatzeko modua.
Estetikan Francis Ford Coppolaren pelikula famatua gogorarazten bagaitu ere, seriotasun eta melodrama kutsutik modu batean aldendu eta beldurrezko pelikula gorenen ingurura joan etorrian ibiltzen da eta telesaila, Moffat eta Gatiss-ek duten umore ingeles arketipikorako joera ere momentu eta situazio guztietan ere azalduko delarik.
Claes Bang aktorearen antzezlana ere aipatzekoa suertatzen zait. Iluntasunaren erre- gearen larrupean sartzeak badu esangura nabaria, pertsonaia- ren fazeta ezberdin guztietara iristea zail izaten den horretan (atraktiboa, sexuala, sadikoa, dibertigarria akaso), borobil ikusten dut.
Klasikoetatik bertsio sufritu eta maltzurretara
Bere lana, Christopher Lee eta Bela Lugosi mito diren vanpiroaren pantaila betetze eta ele- gantzia erakusteaz aparte, Gary Oldmanek eskainitako bertsio sufritu eta maltzurraren tintak ematen dizkigu. Era berean bere sadismo eta gaiztakeri guztia onartu eta gozatzen dituen pertsonaia izanik. Benetan pertsonaia potentea eta ekilibrio haundiz antzeztua!
Ezin gehiago eskatu horrelako produkzio indartsu bati, nere ustean. Urtarrila hasiera- tik Netfliix plataforman ikusgai, benetan gomendatzen dizuet aukera bat emateko. Zuen genero gogokoena ez bada ere, ederki pasako duzue eta hau ikusten.