URTEA hasi berri da eta urtarrila telesailez josia datorren hilabetea da. Esan ohi da denboraldia edo high season-a irailean hasten dela, baina azken urteotan, kate nahiz interneteko zerbitzu gehienek urteko lehen hilabete hauetarako uzten dituzte hainbat estreinaldi edo itzulera haundi.
Horren adibide dira, besteak beste, Catastrophe, You’re the worst, Broad city edota Smilf komediak. Luther edo True detective zaratatsuaren itzulerak. Way ne, Deadly class eta Future Man ganberroak. Frikismora jotzen duten Star Trek:
Discovery edo sexua oinarri daukaten Sex Education bezalako telesail gazteak. Zerrenda,amaigabe nahiz ekleptikoa.
Dena den, izenei begirada bat bota ostean, hauei buruzko informazio gehiago bila tzea ere gomendatuko nizueke. Sorpresa bat baino gehiago eraman dezakezue eta.
Hala ere, gaurko artikulurako, hurrengo astean estreinatuko den telesail bat aukeratu dut, bere zuzendariagatik. Telesailaren izena, I AM THE NIGHT da. Eta zuzendaria, Patty Jenkins.
Egia esan behar bada, ez da oso zuzendari prolifikoa izan.
Lan gehienak telebista munduan egin baditu ere, bi dira bere pelikula nagusiak: Monster (2003) pelikula zoragarri nahi gogorra eta famatu egin duen Wonder Woman (2017) filmea.
Honi esker lortutako ospea eta dirua dela medio, gaurkoan aipatzen dugun telesaila produzitu eta zuzentzeko aukera eman dio.
Sei kapitulu eta TNT katean ikusgai
I am the night telesailak Fauna Hodel (India Eisley aktore) gaztearen bizitzan sartuko gaitu.
Jaioberri zenean adopzioan emana, bere gurasoei buruzko informazio bila abiatuko da.
Bidean, Jay Singletary (Chris Pine) kazetariarekin elkartu eta honen laguntzarekin adopzioari buruzko eta beste hainbat sekreturi buruzko ikerketa hasiko dute 50-60 hamarkadetako Los Angeles hirian. Luxuzko nahiz mundu kriminaleko hainbat jenderekin gurutzatu ostean, konturatuko dira akaso ez direla ikerketa seguruenean abiatu...
Sei kapituluz osatutako telesail labur hau, TNT katean (gurean Movistar Plus plataformako izen bereko katean doblaturik hurrengo hilean) estreinatuko da astelehenean, urtarrilaren 28an.
Dena den, eta nik ‘gomendatzen ez badut ere’, partsea begian jarrita interneteko itsasoetan barrena da(ga)biltzan horiek, apuntatu dezatela telesail hau, ziur izango da-eta nahitaezko bihurtzen den horietakoa.