CHERNOBYL

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Caracciolo 2019ko mai. 25a, 02:00

Zabala da azken urteotan gertatu den telesailen munduko masifikazioa. Egia esan behar badizuet, beterano sentitzen naizen adi(k)tu hau ere, dagoen eskaintza oparoarekin gaindituta sentitu arte. Urtean 500 telesailetik gora ekoizten direla esaten badizuet, idea ?txiki? bat egiteko aukera emango dizue akaso...

Badakigu denen ahotan dau­den telesail handiak badirela eta hauek markatzen dutela urtean zehar daukagun egutegia (Game of Thrones-en kasua ikusi berri dugu nonahi). Ondorioz,  askotan data berdinean estreinatzen diren beste  hainbat proposamen oharkabean pasatzen dira gure artean. Gauzak honela, mundu honetan murgildurik bizi garenon lana da hauei jaramon egin eta zuei iradokitzea. Eta horrexegatik ekartzen dut gogotsu eta pozik asko hilabete honetako proposamena.

Izenburuan aipatu bezala, izen bereko  zentral nuklearrean 1986ko apirilaren 26an gertatutako istripuaren kontakizuna dugu bost kapituluz osaturiko telesail labur hau.  HBO Pla­taforman estreinatua maiatzaren 6an, Craig Mazin gidoilariaren eta Johan Renck zuzendari ezagunaren eskutik datorkigun proposamena dugu, historia ofizialaren atzean gertatuko ?beldurrezko filma? kontatuko diguna. Sobietar batasunak bere momentuan tapatu nahi izan zituen ondorio larrien kon­takizun dramatikoa. Bertan gertatu ziren ezbehar eta  egoera gaitzesgarri guztien azaleratzetzat jo genezake.

Lehen atala ikustearekin ba­tera konturatuko gara estilo aldetik telesail honek bisualki erabili nahi duen zurruntasunaz. Desinformazio kanpaina ofizialki kanpora begira bizi ba­da ere, guk (pertsonaia hauen arteko bat izango bagina bezala) krudeltasun osoz biziko dugu bertan gertatutako istripuak ekarriko duen domino efektuko egoeraren etorrera. Ez dezagun ahaztu fikzio bat den heinean narratiboki tranpa jo­koan ibiliko direla gertakarien tenpoan, beren gidoiarekin bat egin eta eragin dramatikoa areagotzeko. Hala ere, bertan biziko ditugun egoerek, lehenengo momentutik biziki markatuko dute telesaila ikusterakoan izan­go dugun jarrera. Jakinda zein den, lehenen­go momentuan sortutako sutera gertura­tzen diren suhiltzaile eta langileek (ezer jakin gabe) espero duten patua...

Modu eraginkorrean eta gor­dinik azaleratuko dira bertan izan ziren hainbat egoera eta erabaki hartze. Eta giza eskalara jaitsirik, estutasun osoz biziko dugu pertsonaia as­koren patu edo istorioa.  Le­hen atal txundigarriaren (nere ustean azken bi urteetan ikusi dudan eraginkorrena) ostean, tentsio  eta indar handiz sofara pegatuta utziko zaituen proposamen bikaina. Bi kapituluren falta badugu ere, orain arte ikusitakoarekin jada abisatzen di­zuet urteko telesail hoberenen zerrendan, Nabarmenen artean izango dela iragarri dezakedala. Ez galdu aukera, berau ikusteko! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!