Urteko telesailen nire ranking-a

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Caracciolo 2018ko abe. 29a, 01:00

Urtea amaitzear dagoen honetan, nahitaezkoa suertatzen zait atzera begirada bat bota­tzea. Askotan gertatzen zaigun mo­duan (nostalgia izan liteke edo­ta gure buruari egiten diogun azterketatxo bat), azken hilabeteetako momentu nagusiak gogora ekartzen ditugu. Eta nire kasuan, askok eska­tzen DIDA­telako, urteko telesail onenen ranking pertsonala sortzen dut. 

Badakit halako zerrendak egitea ere pertsona bakoitzaren araberakoa dela, baina nere adi(k)tu maila oinarritzat hartuz, ekingo diot honi. Halako lanak egiterakoan, bi taldetan banatzen ditut telesailak: estreinatu berri diren telesailak eta bi denboraldi edo gehiego dituztenak. Azkenean, ezin da-eta era berean epaitu berria den trama batek izan dezaken interesa, luzeago jokatu eta garatu den istorio batekin.

Denboraldi bi edo gehiago dituztenak
Itzulitako lanen arteko nire podiumean, azken urteetan bueltaka erabili eta askotan aipatu ditudan hiru telesail ditugu. Hirugarrenean, Break­ing Bad haundiaren spin-off edo ‘iloba’ den BETTER CALL SAUL. Bere laugarren denboraldiarekin, geroz eta haundiagoa egiten ari den komedia beltza. Bob Odenkirk maisu bere per­tsonaiaren bihur­tzea konta­tzen. Bigarrenean, ATLANTA, Donald Glover aktore eta gidoilariak sortua. Lehen denboraldiak irabazitako Emmy eta Golden Globe sariak mereziak bazirela dakigunok, bigarren honetan antzeko bidea jarrai­tzeko bezelako lana egin duela ere esaten dugu. Eta azkenik, lehen postuan, THE AMERICANS haundia. Sei denboraldiz Jennings familia, KGBko agente sekretuak diren espioiak izandako Estatu Batuetako bi­zitzak kontatu digun programaren ama­i­erak, merezitako bu­kaera bo­ro­bila izan du. Bere aktoreek egin­dako lana eta azken kapituluetan izandako zirrarak eman diote podiu­meko gailurra.

Berrienen artean
Berrienei kasu egiten badiegu, FOREVER komedia dugu hirugarren postuan. Elkarrekin bizitza monotono luze bat bizi duen pareja batek erlazioari astindu bat eman nahi dioenean gertatzen dena... Ezer gutxi jakitea hoberena telesail honekin, hobeto gozatzeko. Bigarren postuan, PATRICK MELROSE. Benedict Cumber­batch-ek ba­ka­rrik jorratu deza­keen paper tragiko, narzisista nahiz (des)a­tsegina. 5 kapituluz osaturiko telesail labur potente eta txundigarria.

Eta azkenik, urteko telesail onenaren titulua, Julia Roberts eta Sam Esmail aktore eta zuzendariak lotu dituen HOMECOMING paregabea. Thri­ller trama potente naiz interesgarria, jorrapen indartsuarekin. Bisualki ipnotikoa eta musikalki arraro nahiz erakargarria. Bukaerara arte begiak pantailara pegatua utziko zaituena.

Artikulua beste hainbat telesailekin jarraitu genezake, baina toki gutxi dugu horretarako. Dena den, honekin batera, egindako zerrenda lu­zea aurkituko dute gehiago jakin nahi dutenek. Ezer gutxiago esateko, agian, ikusi telesail gehiago!

2018 URTEAN DENBORALDI BERRIA EKARRI DUTEN TELESAILEN RANKING-A

1- The americans, 6.garren Denboraldia (FX / Movistar +)

2- Atlanta, 2.garren D. (FX / Movistar +)

3- Better call Saul, 4.garren D. (AMC / Movistar +)

4- Bojack Horseman, 5.garren D. (Netflix)

5- The good fight, 2.garren D. (CBS / Movistar +)

6- The handmaid’s tale, 2.garren D. (HULU / HBO)

7- Westworld, 2.garren D. (HBO)

8- The marvelous mrs Masel, 2.garren D. (Prime video)

9- The man in the high castle, 3.garren D. (Prime video)

10- Daredevil, 3.garren D. (Netflix)

11- Vergüenza, 2.garren D. (Movistar +)

12- Billions, 3.garren D. (Showtime / Movistar +)

13- Homeland, 7.garren D. (Showtime / Movistar +)

14- The expanse, 3.garren D. (Syfy)

15- Legion, 2.garren D. (FX / Movistar +)

16- The Deuce, 2.garren D. (HBO)

17- Adventure time, Denboraldi finala (Cartoon Network / Boing)

18- G.L.O.W., 2.garren D. (Netflix)

19- Deutschland 86, 2.garren D. (Prime video)

20- The good place, 3.garren D. (NBC / Netflix)

 

2018 URTEAN ESTREINATUTAKO TELESAILEN RANKING-A

1- Homecoming (Prime video)

2- Patrick Melrose (Showtime / Movistar +)

3- Forever (Prime video)

4- The haunting of the hill house (Netflix)

5- Sorry for your loss (Facebook Watch)

6- My brilliant friend (HBO)

7- Killing Eve (BBC America / HBO)

8- Wild wild country (Netflix)

9- Cobra Kai (Youtube)

10- Vida (Starz)

11- Il miracolo (Sky)

12- Counterpart (Starz / HBO)

13- American crime story: The Assassination of Gianni Versace (FX / Netflix)

14- Fariña (Antena 3)

15- Kidding (Showtime / Movistar +) 

16- Impulse (Youtube)

17- The little drummer girl (BBC)

18- Sharp objects (HBO)

19- Maniac (Netflix)

20- Collateral (BBC / Netflix)

21- Pose (FX / HBO)

22- Succession (HBO)

23- El dia de mañana (Movistar +)

24- Barry (HBO)

25- WACO (Paramount Network / Movistar +)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!