IRAILAREN bueltarekin, gauza asko dira egunerokotasunak ekartzen dizkigunak. Kurtso berria hasteko momentua iritsi da askorentzat eta, oporren bukaerarekin, normaltasuna etorriko zaigu bizitzaren arlo gehienetara. Beste hainbeste tokietan bezela, mundu katodikoa (eta nere kasuan telesailen mundua) ere gori gorian bueltatzen zaigu. Amerikarrek esaten duten legez, estreinu eta itzuleren High Season edo Denboraldi altua hasten da eta hilabete honetan; eta honek biziki markatzen du garai honetako aktibitatea.
Idea bat egin dezazuen, kalkulu azkar bat eginez gero, hilabete hontan nire egutegian 120 telesail inguru izango dira. Erokeria hutsa? Baliteke. Baina kontutan hartu behar da telebistako kateen estreinuei, interneteko hainbat plataformak edo Sare sozialek gaur egun ere produzitzen dituztenak gehitu behar zaizkiola, edo hainbat festibalek ekartzen dizkiguten perlatsoei ere tarte bat egin behar zaiela.
Gauzak honela, zer egin? nola jakin zer ikusi? Ahal den einean hortarako gaude gu hemen. Zaila bada ere, hori guztia lerro gutxi hauetan kondentsatzen saiatuko gara eta zuentzako.
Tv Calendar edo JustWatch tekleatu bilatzaileetan
Esan bezala, hilabete mugitu xamarra dugu hau. ditugun estreinu guztiak errepasatzea luzeegia iruditzen zaidanez, gomendio bat egingo dizuet. Existitzen dira hainbat orrialde zuen telesailen bueltatze datak begiratzeko, berriei buruzko informazio aurkitzeko, zein katetan ikusteko aukera dagoen edo bestelakoak. Horrelako dudak argitzeko nik erabiltzen ditudan biak eskainiko dizkizuet: Tv Calendar edo JustWatch. Izen hauek zuen bilatzailean tekleatuz gero, bertan aurkituko duzue zuen zalantza gehienak asetzeko moduko informazio.
Baina hala ere, galdetu nahiko bazenute zein den egunotan gehien gozatu dudan telesaileko bat, Netlix platafomako MANIAC gogoan izateko esango nizueke. Zientzia fikzioa arazo mentalen azterketarekin nahastean sorturiko istorio arraro baino paregabea.
Ezohizkoa den trama jorratzea (protagonisten arazo psikologikoak tratatzeko gardentasun eta zorroztasuna) eta lan bikaina egiten duen lantaldea. Emma Stone bikaina eta Jonah Hill txundigarria, Cari Joji Fukunagaren ohizko zuzendaritza lan gozagarria.
Besterik? Noski! Baina lasai, izango dugu eta astia hauek tratatzeko...