Telesailen munduak badu, gurean oraindik sortu edo hobe esanda, hazi ez den mugimendu nabarmena. Produkzioaren falta izango da agian...
Kasuak kasu, azken aldian interneteko plataformetan edota internazionalki mugitzen diren telesail eta kateetan ditugun produkzio askok, bistan utzi dituzte gizartean dauden arazo sozial eta etniko handienetako batzuk: bizitzaren normaltasunean batzuek jasaten dituzten baztertzea, errepresioa edota inposaketak eta hauek ekartzen dituzten arazoak...
Badira hainbat adibide: The handmaid’s tale zoragarriaren distopia matxista, Seven Seconds indartsua eta bere arrazakeria eta polizi indarkeria, Atlanta handiaren kritika soziala, On my block izan den maila baxuetako gizarteko gazteen islada fidel eta modu berean fresko eta eroa kontatzeko bide arraro naiz bitxia...
Bidean ere beste hainbeste uzten ditudala oso argi daukat. Artikulu hau idazterako orduan gutxi batzuk bait ditut buruan. Izango dituzue zuek buruan, eta erreferentzi bezela erabilita, altxor asko aurkituko dituzue interneten edo zuen platafoma guztietan...
Hala ere, badira zutabe honetara ekarri nahi izan ditudan estreinu edo itzulera batzuk. Oihartzun handiko produkzioak ez badira ere (ulertzen ez dudan gauza bat da hau) beraiekin dakarten mezu edo ‘bizipenak’, ezagutu beharrezkoak suertatzen zaizkit eta...
Dear White People-k (Netflix), amerikar unibertsitate elitista batean gertatzen diren arazo razial eta klasistak oinarritzat harturik, gaur egungo gizartearen hausnarketa ziniko, zorrotz, krudela egiten digu, horretarako hiperbolez, gag eta esteriotipoz beteriko narrazioa erabiltzen badu ere. Gai konfliktiboak era berri eta fresko batean kontatzeko modu aproposa benetan...
Estrenatu berri den Vida telesaila (Starz). Kalifornian bizi den biztanleria latinoaren islada, gaur egungoak diren tematika berriekin elkar josiaz: heriotza batek famila batengan ekarriko duen status quo aldaketa, gizarte eta ekonomiak dakartzan arazoak, sexualitate ezberdinen aztertzea... sorpresaz beteriko proposamen ederra...
Sweetbitter (Starz) bezelako produktu gazte nahiz nihilista. Milennial batek New York hirian duen bizitza berrian izango dituen agerpen askoren kronika arraro eta erakargarria. Bakoitzarekiko ezagutza aldarrikatzen duen istorioa, pertsonaia jakin baten bizipenetan oinarritzen bada ere, gure zentzu eta ideien askatasuna eskatzen digun telesaila...
The Good Fight-en (CBS) satira eta kritikarekin politiko sozialarekin ere luze hitz egingo nuke, baino konturatzerako luze joan zait iada artikulua, beraz. Espero dut idea batzuk eman izana... Nik, adi(k)tu moduan benetan gomendatzen ditudala esateak ere...