...edo hori interpretatu behar dugu telesailen munduak apirilean bueltan ekarri dizkigun fikzio nabarmenei begira. Hainbat estreinu eta itzulera baditugu ere, bi dira, inongo zalantzarik gabe, letra larriz idatzitako izenburuak. Eta, esan bezela, ez dago ezer onik guretzako mundu berri horietako gertuko etorkizunean.
Indar handiko proiektu hauek, beraien bigarren denboraldia estreinatu berri dute; batak hilaren 22an, eta besteak pasa den asteazkenean, hilak 25. Zeintzuk ditugu telesail hauek? Westworld eta The Handmaid’s Tale. Agian ez dituzu ezagutuko, ala bai. Datu batzuk jakin ditzazun esango dizut:
Lehena, HBOren apostu handia dela, bukatzear dagoen Game of Thronesen ondorengoa izatea nahi duen produkzio estratosferikoa. 100 milioitik gorako presupuestoko denboraldiarekin arrakasta handia izan ostean, kapitulu sorta berriari hasiera eman zioten aurreko igandean, nibela oso puntu altuan mantenduz (nabaritzen al da oso gogoko dudan telesaila dela?). Mendebalde urruneko tematika duen Jolas parke batean kokaturiko istorioa dugu, bertara doazen gonbidatuak, askatasun osoz bizi dezakeelarik cowboy edo bestelakoak izatearen esperientzia. Hau da, abenturak pasa, diligentzia bat lapurtu, edonor erail... Nola da posible? Gure ostalariak, denak robotak baitira. Zein da orduan arazoa? Lehenengo denboraldian, robot hauek izandako azken aktualizazio batek arazo dezente ekarriko dituela. Akatsak izaten hasiko dira, beren rol fijotik aterako dira, batzuk autokonszienteak bihurtuko dira... Hitz gutxitan, Parkea Murphyren lege famatua aplikatzeko toki apropos bihurtuko dela argi dago.
The Handmaid’s Tale berriz, HULU katearen arrakasta handia dugu, gurera HBOko interneteko zerbitzuan iritsi bazaigu ere. Asteazken honetan estreinatu zen telesailak, 2018 urteko sari handi guztiak irabazi dituen drama paregabe dugu. Bere aktoreen lan bikaina du oinarri handienetako bat; bestea, kontakizuna isladatzeko duen fideltasun eta krudeltasuna izanik. Margaret Atwooden liburu batean oinarritua, Ipar Ameriketan egondako gerra zibil baten ostean sortuko den teokrazia militar batean kokatuko gaitu, populazioan eman den ugalkortasun tasa baxua dela eta, haurdun gelditzeko aukera duten emakumeak, gobernuko buru diren gizonezkoen inude/ inkubagailu bihurtuko dituztelarik. Emakume hauetako batekin batera, hasiko dugu egoera guztia hau ezagutzeko bidaia, istorioak aurrera egin hala, datu gehiago jasotzen joango garelarik hainbat flashback eta azalpenekin.
Karga handiko ikusi beharrekoak bi proposamen ikaragarri. Pazientzia eta gogoz hartu behar direla ematen badu ere, azkar somatuko duzue hauek duten maisutasun nibela (ez nahiz batere objetiboa, aitortzen dut).