BAI, esaldi bakarreko titulu honek ematen digu beharrezkoa den informazio guztia. Agian gutxi dela irudituko zaizue, arrazoi osoz. Baina utzi lehenengo lerro hauetan, misterio pixka bat izaten. Gaurkoan ekarri nahi izan dudan telesail honek badu eta bere oinarrien artean, gaur egungo telesailen munduaren sorkuntzan, meritu propioz, nahita ez azpimarratu beharrekoa den izen propio bat: Alan E. Ball.
Batzuk ezagutuko duzue, beste batzuk agian entzuna eta gehienek ezezaguna. Estatu Batuetako gidoilari, produktore eta zuzendari honi buruz gutxi dakienarentzat, berea dugu American beauty (1999) pelikularen gidoia. Honi esker Oskar saria irabazi ostean, apostu pertsonal bati ekin zion, ordura arte telebista munduan ezezagun xamar zen kate batean. Kate hura, HBO genuen eta telesaila Six Feet Under (gurean, A dos metros bajo tierra izenarekin ezagutu zena). Ez dago esan beharrik, orduan HBOk egindako telesailen apustu handiak, gaur egungo unibertso guztia sortu zuela, niretzako edozein seriezalerentzat ezinbestekoak diren telesail hirukotearekin: Six feet under, The sopranos eta The wire.
Gaur egun existitzen diren telesail onenetariko hau bukatu ostean, arrakasta handia izango zuen True Blood, banpirodun, produkzioa garatu zuen, arazo batzuk direla medio berau utzita, Banshee ezezaguna (baina nere ustean) gozagarrian parte hartu zuelarik.
Eta modu honetan iristen gara gaur egunera. Urte batzuetan desagertua egon eta gero, ‘etxerako bidea’ hartu du eta, sortzaile handi honek. Bere telesail berria, HBOra ekarri digu, honi esker beren web orrian ikusteko aukera dugularik harpidedun garenok astelehenero, Otsailaren 11an estreinatu zutelarik. Bere izena...
Here and now (hemen eta orain). Tim Robbins eta Holly Hunter oskardun aktoreak dituelarik buru, Portland-en bizi den familia baten istorioa kontatuko digu. Beti ere, Ball-en telesailetan gertatzen den moduan, bitxikeria batzuekin. Senar emazte diren bi pertsonai hauek, familia multikulturala sortu dute.
Senarra filosofoa, emaztea sikologoa. Seme-alaba asiatar bat, afrikar bat eta hego amerikar bat adoptatu eta beste propioa bat izan dute, eta bizi estilo edo filosofia diferentean bizi izan dira. Hainbat urteren ostean, aitarern 60garren urtebetetzerako elkartu behar diren unean ezagutuko ditugu, eta kanporantz ‘ideal’ bezela saldu duten koadroa, akats edo arazoz betea dagoela ikusiko dugu lehenenego atalean, honi, jarraipen bat emango diotela ikusiko dugularik 10 kapituluz osatutako denboraldi honetan. Zein da agian generikoa gertatzen den sinopsi honetan diferentzia?: kapitulu osoan zehar izango diren gauza arraro batzuk izango duten azken gertakaera arraroagoa... erokeria, zer edo zer gehiago, efektu kaxkar bat atentzio deitzeko... Nork daki! Horetarako aukera bat eman eta hau ikusi, ezta?