Urtea bukatzear dagoen honetan, askok galdetu didate ea zein iruditu zaiten urteko telesail onena. Egia esan behar badut, beti esan hoi diot inori oso zaila izaten dela halakorik esatea. Zein da urteko pelikula hoberena? Zein liburu jorratuena? Zein antzezlan borobilena?... Beti oinarrituko gara gure gustu eta preferentzietan halakoak esateko. Horrela, gerta liteke neretzako maisulana dena, zuetako edonork aspergarri edo handinahitzat hartzea. Hala ere, bidezkoa iruditzen zait, hoberena baino, neretzako urteko onenak zeintzuk diren aipatzea.
Bada era berean, honen barruan nahitaezkoa suertatzen zaidan bi maila sortu beharrra. 2017an estreinatu direnen eta bigarren denboraldiarekin edo gehiagorekin bueltatu diren telesailena, ez da eta justua hasi berria dagoen telesail batek, trama zabal eta asentatuagoa izan dezakeen baten aurka borrokatzea, edota, berri batek sortzen duen zirrara edo sorpresa, zaharrago bati eskatzea. Bi kategoriatan, zerrenda ‘luze’ xamarra lortu dudala esango nuke, bien baturan 45 telesail sartu ditut eta. Hala ere, ez izutu, nere sekzioak ez du eta hainbesterako ematen. Goi partekoak aipatu, buruan daudenak gomendatu eta hala ere gehiago nahi duenak, zerrenda osoa izango du Interneten: www.kronika.eus.
Estreinuei buruz hitz egiten badugu, esan beharra dago, aurtengoa, dramaren urtea dugula, komedia puroa baztertu xamarra geratu da aurtengoan eta. Dramediatzat hartu ditzakegun I love Dick, SMILF edo Dear White People eman diote kutsu arinagoa, baino Goikaldeko partea (betiko legez) lau telesail indartsuen artean banatuko nuke: BIG LITTLE LIES, MINDHUNTER, MANHUNT: UNABOMBER eta THE HANDMAID’S TALE. 10 kapitulu baino gutxiagokoak lauak eta biziki gozatu ditudanak. Pertsonaia nagusi indartsuak, trama gogorrak, zuzendari eta produktore ospetsuek apadrinatutakoak denak. Benetan ikusi beharrekoak. Gainera, lehena eta azkena, azken Golden Globe’s sarietako irabazleak izateak ere zuen jakin-mina esnatu beharko luke...
Itzuleren artean, askok ahaztutza dituzte Mr. Robot edo Better Call Saul handiak gogorazi nahiko nituzke. Baita helduontzako tabua ematen duen (eta guretzako eginak dauden) marrazki bizidunetako generoko Rick and Morty eta Bojack Horseman, biziki gomendatu ere. Baino dudarik gabe, Hiru dira sekzio hontan ene kuttunak: MASTER OF NONE, HALT AND CATCH FIRE eta THE LEFTOVERS. Lehena, momentuko komedia, nahitaezkoa. 2 denboraldi zoragarrirekin, Dev, 30 urteko gazte baten egunerokotasuna kontatuko diguna. Eta beste biak, bueno, zer esan. Nere azken urteetako bi telesail gustokoenak. Biak gainera azken denboraldi zoragarrirekin utzi gaituztenak. The Leftovers-en bukaerak negar batean utziko zaitu, hiru denboraldiz sufritu dugun guztiaren ostean. Eta Halt and Catch Fire, nibel hortara iristen ez bada ere, 4 denboraldietan pertsonaia nagusiek izan duten bidaiaren ‘amaiera’ ikusteak irrifar batekin utziko zaitu.
Gutxi iruditzen esandakoa? Emandako izenekin trailerrak bilatzea ez da gauza txarra izaten gogoa pizteko. Besterik, zerrenda luzera jo interneten. Dena den, egin behar duzuen gauza bakarra edozein telesairekin, eta ez adi(K)tuak esaten duenarekin soilik, GOZATU! Aurten edo urrengo urtean!
2017 urteko estreinatutako telesail onenak
Manhunt: Unabomber
The Handmaid’s Tale
Mindhunter
Big Little Lies
SMILF
The End of The Fucking World
The Deuce
Dear White People
The Sinner
Herrens Veje
Taboo
I Love Dick
Godless
Dark
Feud
Legion
13 Reasons Why
Babylon Berlin
Beau Séjour
Guerrilla
The Good Fight
La Zona
American Gods
Liar
Star Trek: Discovery
2017 urteko sueltan dauden telesail onenak
The Leftovers
Halt and Catch Fire
Master of None
Bojack Horseman
Better Things
Peaky Blinders
Mr Robot
Rick and Morty
Stranger Things
Better Call Saul
Okkupert
Doctor Foster
Twin Peaks
Fargo
Silicon Valley
The Crown
Sense8
Preacher
Game of thrones
Narcos