Bazen hil honen bukaeran denok (seriezaleek) gorrian markatua genuen data garrantzitsu bat, atzoko eguna, Ostirala, urriaren 27a. Zergatia, lehengo urteko telesail errebelazioaren itzulera, STRANGER THINGS!
Bere bigarren denboraldi osoarekin itzuli zitzaigun atzokoan interneteko Netflix plataformara, eta bere bederatzi kapituluak ikusteko aukera eman ziguten. Eta egia esan behar badut, asteburu hontarako nere agenda libre uzteko saiakera handiak egin ditut, telesail handi honetaz gozatzeko.
Asteburu honetarako nere agenda libre uzteko saiakera handiak egin ditut, telesail handi honekin gozatzeko.
Telesail hau ezagutzen ez duen norbait balego, argumentu errazeko, baina misterio eta gertaera arraroen, istorioa dugu. AEBtako Indiana estatuko fikziozko herri batean, Hawkinsen gertatzen zaigun gertaera dugu. 80.garren hamarkadan kokatua. Bertan, bada gobernuaren laborategi modura funtzionatzen duen instalazio bat. Ofizialki energiaren inguruko ikerketak egiten badira ere, ekintza paranormal eta supernaturalen arloko hainbat esperimentu ere eramaten dituzte aurrera. Eta hementxe hasiko dira arazoak. Bertan dagoen nexka gazte bat ezagutuko dugu. Beregan jasandako esperimentu telekinetikoak medio, ihes egitea lortuko duena. Honek modu berean hainbat gertakaera arraro ekarriko ditu herrian zehar eta gehien bat protagonista diren gazte kuadrila batengan, beraietako bat desagertzen den momentuan.
Spoiler handirik ez egitearren, gehiagorik ez esatea, premiazkoa iruditzen zait. 80garren hamarkadako zinea, zuzendariak, idazleak erreferentetzat dituen telesaila dugu. Spielbergen pelikua askori omenaldiak; Stephen King idazlearen ideien jorrapena; The Goonies gazte pelikula mitikoa ‘Kanontzat’ hartzen duena. Ni bezela, hamarkada berean edo aurrekoan jaiotakoentzako, plazer meta-errefentziala. Baina gehien bat, edonorentzako ederki pasatzeko moduko telesail ikuserraza. komedia, suspense, ikara, fantasia... DENA, 17 kapituluz osatutako bi denboraldi zoragarrietan! Aitzakiarik ez dago honi aukera bat emateko. Beraz, markatu ezazue zuen zerrendan. Eta gozatu.