Txokoan sendo

Erabiltzailearen aurpegia Ekain Tolaretxipi 2023ko ira. 23a, 00:00

Hernaniko pilota eskola eta klubeko pilotari eta ordezkariak 2023ko Pilota Egunean.

Hernanin, Goizuetan eta Astigarragan haur eta gazte ugari ari dira esku pilota eskola eta klubetan. Urumea bailaran tradizio handia duen kirola da.

Euskal Herriko edozein txokotan aurkitu daitezke frontoiak. Batzuetan estaliak eta handiak izan ohi dira, beste batzuetan elizen arkupetako txintxedun hormak, asko irekiak… Urumea bailara ere alde horretatik ez da txiki geratzen, eta ondorioz, haur eta gazte ugarik gozatzen dute esku pilotaz. Esku pilotak duen abantailetako bat, pilota hartu eta edozein eliz zein etxetako hormen kontra emanez jokatu daitekeela da eta frontoietan ikusitakoa imitatuz esan daiteke erraza dela bati txikitatik har hori sartzea. Euskal Herrian esku pilotak indar handia badu ere, ez da zaletasuna duen herri bakarra. Espainiako Errioxa eta Gaztela eta Leoneko herri askotan, gehienetan ez bada, izugarrizko frontoiak aurki ditzakegu, haien joko maila gurea baino nabarmen apalagoa bada ere. Ohikoa da gure pilotariak hango herrietako festetako karteleratan ikustea. Levanteko haizeak jotzen dituen herrialde Valentziarrean ere zaletasuna eta pilotari bikainak topa ditzakegu. Hala nola, Okzitaniako herrixka askotan, Hego zein Ipar Amerika eta Filipinetan. Atmosfera horretan lehiatzen dira Urumea bailarako Hernani K.E, Astigarragako Mundarro eta Goizuetako Umore Ona izeneko klubak. Hirurek, benjaminetatik, 8-9 urteko neska mutikotxoetatik hasi eta kategoria nagusietara arteko, alegia, 18 urtetik gorako pilotariak dituzte. Hauentzat esku pilota denboraldiak ez du etenik eta klub hauetako pilotariek torneo eta txapelketa asko jokatzen dituzte uda sasoian. Aurtengoan ere hala egin dute. 

Talde hauek urte asko daramate funtzionatzen, ezinbestekoa izan den kudeaketa zorrotz eta antolaketa on bati esker. Hernaniko klubeko egungo arduraduna Rufino Rekalde dugu, Andoni Arraras Mundarrokoa eta Igor Elizegi Goizuetako Umore Onakoa. 

Hernanikoa da hiru klub hauen artean urte gehien dituena. Klub honen sorreraren urteak oso argi ez badaude ere, Rekaldek honako ñabardura bat egin digu: «Klubak 75 urte inguru ditu, baina ez dakigu ziur. Orain urte batzuk, urteurrenak begiratzen aritu ginela, kluba sortu eta handik urtebete edo bi urtera pilota saila sortu zela eratorri genuen. Beranduago sortu zen, bere aldetik, Mundarroko kluba, Arrarasek aipatu duenez taldea gaztetxoa da, 30 bat urte dauzkala azaldu du. Umore Onaken aldetik ere, sorreraren inguruan zalantzak dituztela aipatu du Elizegik: «egia esan ez dakit zenbat urte dituen zehatz-mehatz, baina lehen paperak 1993koak dira. Badakit aurretik ere jendea pilotan ibiltzen zela, baina legalki 30 bat urte dituela esan dezakegu». Azken hau berak aurrekoaren pare. 

Herriko pilotariekin 

Hiru talde hauek herriko pilotariekin jokatzen dute eta hori kontutan hartzeko beste faktore bat da. Horrek erakusten baitu, klub batzuek besteek baino pilotari gehiago izatea. Nahiz eta hori pilotarien mailarekin zuzenki proportzionala izatea ez den beti ematen. Urumea bailarako herrietatik, biztanle gehien dituena Hernani da 20.000 biztanle ingururekin; Astigarragak 7.000 biztanle eta 700 Goizuetak. Azken udalerri hau, besteekin alderatuz askoz txikiagoa izanik, punta-puntako pilotariak eman ditu. 

Igor Elizegi, Umore Onako arduraduna pilotari bati aholkuak ematen.
 
Pilota taldeak normalean bi sailetan antolatzen dira. Batetik, pilota eskolak daude, non 8-9 urterekin neska-mutikoak pilotarekin entrenatzen hasten diren eta ez dute txapelketa ofizialik jokatzen. Bestetik, federatuak daude, fitxa bat dutelarik, txapelketa ofizialetan parte hartzen dutenak. 

Hernanin, Rekalderen esanetan, 100 neska-mutil inguru aritzen dira esku pilotan eta horietatik 58 federatuak daude, alegia, txapelketa ofizialetan parte hartzeko ezinbestekoa den fitxa dutenak dira. Mundarrok 49 pilotari dauzka eta horietatik 29 federatuak. 

Kategorien alderaketari dagokionez, Arrarasek aipatu du alebin, infantil eta nagusietan dituztela pilotari gehien. Umore Onaren kasuan, 50 bat lagun ari direla bai palaz, bai eskuz eta beste klub gehienetan bezala pilotari gehienak alebin eta infantiletan dituztela. 

Pilotari kopuru handienak alebin eta infantil mailetan, alegia 8-14 urte bitarte horretan aritzea, ohikoa izaten da, adin horietan ibiltzen baitira gazteak, kirol desberdinak landu eta probatzen. Baina esku pilotak, gainontzeko kirol guztiek bezala, jauziak ditu. Hasieran, larruzko pilotekin hasten dira, baina adinean aurrera doazela, piloten exijentzia gero eta handiagoa da. Honeta aditua den Rekaldek aipatu duenaren arabera, pilotan «bi jauzi garrantzitsu» daude. Batetik, alebin mailatik infantiletara dagoena, non pilota mixtoekin jokatzetik, tokezkoekin jokatzera pasatzen diren. Bigarren jauzia jubeniletatik seniorretarakoa da. Hala azaldu digu Rekaldek: jubenil mailera arte, norberaren adinekoak edo urte bete gazteagoak direnekin entrenatzen dute. Seniorretan ordea, hamar urte helduagoa den batekin jokatzea egoki dakizuke. Arrarasek, Rekalderekin bat eginez dio, «jauzi txikia» dagoela alebin eta infantilen artean. Baina bere ustez, infantiletatik kadeteetarako jauzia da benetan garrantzitsuena. Elizegi, iritzi berekoa izanik, adinaren eragina handia dela gaineratu du, adin zaila delako. Horrez gain, jarraitu du esanez, gorputz aldaketak paper garrantsitsua jokatzen du: «Kadeteetan batzuk besteak baino eginago egon ohi dira eta gutxiago hazi diren horientzat jokatzea oso gogorra izaten da. Gainera pilota aldaketarekin eskuek asko sufritzen dute».

Kadeteetarako jauzi horrek noski, entrenamendu sistema ere aldatu egiten du eta aldaketa horren nondik norakoak aipatu ditu Arrarasek: «pilota eta entrenamendu mota aldatu egiten dira eta horrez gain, prestakuntza fisikoa ere sartzen zaie. Infantil mailara arte, gazte gehienek beste kirol bat ere praktikatu ohi dute eta horietan entrenamenduak badituztenez jada, libreago uzten ditugu». Rekaldek, entrenamendu sistemez gain, jauzi horretan eskuen garrantzia ere aipatu du: «jubenil mailatik senior mailarako jauzian ez da hainbeste aldatzen entrenamendu sistema, bai ordea infantiletatik kadete mailara pasatzen direnean». Urrats honetan eskuak gehiago babestu behar dira, takoak ere oso ondo jarrita. Elizegik jauzi horretan arlo zehatz batzuei garrantzi gehiago ematen hasten zaiela esan du: jauzi honetan teknika gehiago sartzen da sakea, ezker gantxoa… 

Hainbat txapelketa 

Txapelketa ofizialei dagokienez, Hernani eta Mundarroko klubek Gipuzkoan jokatzen dute eta Umore Onak berriz Nafarroan. Txapelketa ofizialak federazioek antolatzen dituzten txapelketak dira eta hauetaz gain, hainbat torneo libre eta pribatu ere jokatzen dira Euskal Herriko eta bertakoak ez diren hainbat txokotan. Gure bailarako pilotariek, maila altukoak izanik, azken norgehiagoka hauetako asko jokatu ohi dituzte. Rekaldek, Hernaniko pilotariak urtean «50 norgehiagoka inguru» jokatzen dituela esan digu. Ez dira partida gutxi, kontuan izanik pilotan gehienez lauk jokatu dezaketela. 

Ofizialak ez diren torneoei dagokienez, Rekaldek bi motatakoak daudela azaldu du: «torneo batzuk, izen-emate librekoak dira eta hor galdetu egiten dut ea nork izena eman nahi duen eta nork ez. Baina, badira beste torneoak, non antolatzaileek klubei pilotari zehatzengatik galdetzeko deitzen dieten». Astigarraga taldeko Arrarasek, kadeteetatik aurrera «nahi duenak» trinketean hasteko aukera ere baduela adierazi du, alternatiba on bat modalitate berriak probazeko, ezker hormarekin bateratu baitaiteke. 

Nafarroan, berriz, Umore Onakoek, Nafarroako federazioak antolatuta, lau txapelketa ofizial jokatzen dituzte, hiru binakako eta buruz buruko bat. Torneo ez-ofizialetan, Goizuetako klubak gaztetxoentzako bi txapelketa antolatzen ditu urtero. Elizegik adierazi digunez, «txapelketa bat Mendialdeko (Goizueta, Leitza, Lekunberri eta Betelu herriak hartzen dituena) pilotarien artean antolatzen dugu. Bestea, berriz, Goizuetako bertakoa da. Batean zein bestean gaztetxoentzako samurragoa izan dadin, bikote orekatuak egiten saiatzen gara».

Pilotari gazteen izen emateak urtero gorabeherak izaten ditu, hainbat faktoreengatik. Astigarragak, herri txikia izanik, 2019. urtean balentria handiko garaipena eskuratu zuen Gipuzkoako Herriarteko txapelketan eta horren eragina nabaritu zuten hurrengo izen ematean. Arrarasen hitzetan, «horrek eragin handia izan zuen eta ikusi besterik ez dago gaur egun alebin eta infantil mailetan dugun gazte kopurua handia dela». Taldeko arduradunak gaineratu zuen, «bada Mundarrori ez ezik, beste hainbat klubi ere, eragiten dien faktore garrantzitsu bat. Alegia, infantil mailara arte pilotari asko dabiltza kirol bat baino gehiagotan, baina maila horretatik aurrera bi kirol uztartzea zaila izaten da, lansaioen exijentzia igo egiten delako. Ondorioz, batzuek utzi egiten dute».

Hernanin, berriz, herri handiagoa izanik, azpiegiturekin zituzten arazoei konponbidea bilatzen aritu dira azken hamarkadetan, izena emanda zuten gaztetxo guztiak hartatu ahal izateko. Rekaldek 28 urte eman ditu delegatu lanetan eta bera sartu zenean egoera oso bestelakoa zela adierazi digu: «neu pilota eskolan sartu nintzenean, ez zegoen federaturik. Inguruko federatu gehienak, Añorgako taldean zeuden. Gure lana egiten hasi ginenean, prozesu eraldatzaile bat eraman zen aurrera». Pilotan, beste ezein kiroletan bezala, funtsezkoa da instalazio duinak edukitzea, pilotarien garapenerako entrenamenduak behar bezala egin ahal izateko. Honela, Rekaldek, orain urte batzuk nola zeuden azaldu digu: «orain hogei urte, Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan ez ginen kabitzen. Artean, Ereñotzuko pilotalekua eraiki gabe zegoen eta ondorioz, pilotari batzuek beste klubetara joan behar izaten zuten». Gaur egun, Rekalderen esanetan, «zorionez» ez da horrelakorik gertatzen. Izan ere, Kiroldegiko frontoiaz gain, Ereñotzuko eta Karabeleko Arobra enpresako frontoian, jokatU baititzakete maila bakoitzari dagozkion entrenamenduak. 

Elkarlana gako 

Jaiotze tasaren beherakada orokortuak ere pilota eskolen txapa jo du. Goizuetak, biztanleria urria izanik, orain zortzi urte hasi zen inguruko herriekin elkarlanean. Eta Elizegik hauxe aipatu digu: «sartu nintzenean, pilotari kopurua oso baxua zen, 14-15 pilotari zeuden. Hori ikusita, beste modu batean hasi ginen lanean. Mendialdeko (Goizueta, Leitza, Lekunberri eta Betelu herriak hartzen ditu) klubekin hitz egiten hasi ginen eta entrenamenduak elkarrekin antolatzen ere… Testuinguru berrira egokitu beharra zegoen». Elizegik urtero kadete eta jubeniletan bikoteak osatzeko zailtasunak dituztela aipatu digu: «Une honetan, kadete eta jubeniletan eskuz ari den pilotari bana daukagu eta hori horrela izateak arazoak sortzen ditu entrenatzeko eta bikotea bilatzeko garaian. Horri irtenbidea eman diogu Mendialdekook egin dugun batasunaren bitartez». Garai batean inguruko herrietako klubak aurkaritzat hartzen genituen, gaur ordea, elkarri hazten laguntzen diogu».

Emakumeak pilotari

Zalantzarik ez dago azken urteetan emakumeen presentzia Urumea bailarako frontoietan asko hedatu dela eta hori klubetan ere igarri egiten da. Taldeak, errealitate honi erantzuteko, urratsak ematen ari dira. Ildo honetatik Rekaldek aipatu digunez, daramatzan 28 urtetan oso emakume gutxik eman dute izena Hernaniko esku pilota eskolan. Halere, une honetan bi pilotari dituzte entrenatzen eta txapelketetan aktibo daudenak, Maialen Esnal eta Araitz Legarreta, nahiz eta azken honek Umore Onak taldearekin duen fitxa. Talde berean beste lau neska ari dira maila oso onean, senior zein infantil mailan. Astigarragan ere, Arrarasek aipatu du, badirela infantil eta alebinetan esku pilotan entrenatzen eta txapelketak jokatzen ari diren neska batzuk, eta euren helburua dela, emakumezkoen kirolari gizonezkoenari adinako profesionalitatea eskaintzea.

Zaleen babes beharra 

Esku pilotak Urumea Bailaran duen hedadura eta eskola hauetan egiten den ordainezinezko lanari esker maila handiko pilotariak sortzen dituzte. Baina bada haien esku egon ez eta faltan botatzen dutenak ere, zaleen berotasuna. Honela, Rekaldek deia egin die Hernaniko pilotazaleei: «Hernaniko pilotazaleei eskatu nahi nieke frontoira gehiago etortzeko, Klubarentzat babes hori oso garratzitsua baita. Herriarteko eta Berria txapelketako norgehiagoketara jende asko inguratzen den arren eta hori izugarri eskertzen da, astebururo jokatzen dira norgehiagokak eta horietan ere haien berotasuna behar dugu».

Igor Elizegik, berriz, Goizuetak berezkoa duen pilotazaletasuna nabarmendu du: «askotan gure pilotariak herrietara jokatzera joaten direnean, oso jende gutxi egon ohi da ikusten. Hemen, berriz, berdin dio txapelketak edo unean uneko norgehiagokak jokatu, frontoia bete egiten da eta. Agian, herriko kiroletan indartsuena delako izan daiteke. Zaletuen jarrera honek kirolaria garrantzitsu sentiarazten du eta hori motibaziorako gakoetako bat da».

Urumea bailaran, gure txokoan, bizirik dago esku pilota. Hala ere, gazteei esku pilotaren harra sartzeko lanean jarraitu behar dela, ez dago zalantzarik. Irujok, bere erretiroa iragarri zuen prentsaurrekoan esan zuen bezala, «gure kirola da eta geuk zaindu behar dugu».

Mundarroko pilota eskolako gaztetxoak entrenamendu batean.
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!